KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK PRESTAKUNTZA

2024ko Irailaren 04a

MENDI LASTERKETAK

Eman izena irailaren 7an egingo den Kirolguneak Trail masterclass saioan!

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak, irailaren 7an, Kirolguneak proiektuaren barruan, traileko masterclass bat antolatuko du.

JARDUERA

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzaren eta WOP Challengeren eskutik running eta trail running jardunaldi bat biziko dugu WOP Challenge-ko 2. etapari dagokion zatian, FULL modalitatean, Arrigorriaga eta Ermitabarri artean.

Imanol Loizaga entrenatzailearen zuzendaritzapean, esperientzia bera eta trail running-a praktikatzeko kontzeptu teknikoak (entrenamendu-planak, track-ak, etab.) uztartuko dituen ekitaldi bat izango dugu. Bilboko Moyua Plazara joan-etorriko autobus zerbitzua egongo da (parte-hartzaileak euren bitartekoen bidez ere hurbildu ahal izango dira), baita jardunaldiaren amaierako hornidura ere.

Hau aukera bikaina izango da konpainiarik onenean goiz bikaina igarotzeko, ingurune natural pribilegiatu batean, kirol diziplina honetatik eta WOP Challengetik ikasiz.

IBILBIDEA

Trail Running-aren esperientzia bat nolabaiteko eskakizuneko ibilbide batean bizi nahi duten pertsona guztiak daude deituta jardunaldira:

  • 11,54Km
  • +473m
  • -380m

Jardunaldian zhear ibilbidea erritmo ertain-baxuan egingo dugu. Nolanahi ere, jardunaldiaren bilakaera egokia izan dadin, parte-hartzaileek gutxienez distantzia-tarte hori korrika egitera ohituta egon beharko dute.

  1. IKUSI WIKILOC-EN

  2. STRAVA-N IKUSI

  3. GPX-a DESKARGATU

EGITARAUA 

Masterclass saioa, datorren irailaren 7an egingo da.

  • 8:30 | Autobusaren irteera Moyua plazatik

  • 9:00 | Arrigorriaga 

    • Etaparen analisia eta plangintza
    • Gailu elektronikoetan prestatutako track-ak
    • Beroketa
    • Etapa hasiera
  • 11:00 | Ermitabarri-ra helduera
    • Etapa hamaiera
    • Hornidura
  • 11:30 | Hitzaldia Ermitabarrin
    • Entrenamendu-planak trailean
    • Biomekanika eta tartean diren muskulu-taldeak
    • Teknika: igoerak, jaitsierak
    • Bestelakoak
  • 12:00 | Autobusa Moyua plazara itzultzeko 
  • 12:30 | Jardunaldiaren amaiera

IZEN-EMATEA

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko pertsona guztiek irailaren 7an egingo de Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu.

Informazio guztia www.wopchallenge.com

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA