2022ko Azaroaren 17a

Laguntza, kontratazio eta informazio gehiagori buruzko azkenaldiko deialdiak

  • BFA/DFB (BAO 2022/11/17) Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 27ko 108/2021 Foru Dekretuak arautzen duen 2021/2022 denboraldiko Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo HEZIKI hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 10eko 66/2022 Foru Dekretuaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskaerak ebazten dituen Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren irailaren 30eko 1800/2022 Foru Aginduan antzemandako okerren zuzenketa.

  • BFA/DFB (BAO 2022/11/15) Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Bizkaiko Foru Aldundiaren 121/2022 FORU DEKRETUA, urriaren 25ekoa, foru diru-laguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Diru-laguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, kirol talde eta erakundeei, 2023an Bizkaiko Lurralde Historikoan kirol lehiaketa federatuak antola ditzaten.

  • Madril (EAO 2022/11/16) Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren azaroaren 9ko Ebazpenaren laburpena. Ebazpen horren bidez, 2023rako «Kirol Zientzietako Ikerketa Sareetarako» laguntzen deialdia argitaratu zen.

  • Gasteiz (EHAA 2022/11/16) Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila. EBAZPENA, 2022ko urriaren 20koa, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2022ko urriaren 14ko Akordioa; Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko ekainaren 30eko 8/2022 Legearen gainekoa da akordio hori.

  • Gasteiz (EHAA 2022/11/15) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, AGINDUA, 2022 azaroaren 2koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022ko maiatzaren 25eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak ebazten dituena. Agindu horren bidez, 2022an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzetarako deialdia egin eta nola emango diren arautzen da.

  • Alonsotegi (BAO 2022/11/15) Alonsotegiko udalerriko elkarteentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak, udalerrian gizarte-, kultura-, kirol-, berdintasun-arloan eta lehen sektorean diharduten elkarteei zuzendutakoak.

  • Gasteiz (EHAA 2022/11/11) EBAZPENA, 2022ko urriaren 26koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal motoziklismo federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

  • Ubide (2022/11/14) Ubideko frontoiaren konponketak.

  • Arrigorriaga (2022/11/11) Arrigorriagako kiroldegiko udal-pilotalekuko, saskibaloiko kantxako eta kirol anitzeko kantxako argiztapen-instalazioak berritzea eta hobetzea.

  • Markina-Xemein (2022/11/10) Markina-Xemeingo udal pilotalekuko kantxa-zain zerbitzua kontratatzea.

Indarrean jarraitzen dute:

  • Durango (2022/11/09) Izotz sintetikoko pista erosteko aukerarik gabeko errentamendu erregimenean hornitzea, garraio, zamalan eta montaje-desmontaje zerbitzu gehigarriak barne. Izotz pistaren dinamizazio, kontrol eta sarreren salmenta egiteko monitore-zerbitzua.

  • Derio (2022/11/08) Derioko udalerrian Ganbe Goikoan kirol anitzeko pista bat eskuratu eta instalatzea.

  • Eusko Jaurlaritza (2022/11/08) Bizkaiko espetxeko kirol-pistako obra-kontratua.

  • Durango (2022/11/03) Durangoko Udalaren titulartasuneko eta Durango Kirolak erakunde autonomoari atxikitako kirol-instalazioetan eta -espazioetan garatutako jarduera fisikoen eta kirol-jardueren programak planifikatu, eman, gauzatu, kontrolatu eta ebaluatzeko zerbitzua.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA