2022ko Abenduaren 02a

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren online ikastaroak egiteko azken egunak

Abenduaren 31n amaituko da Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren online ikastaroak egiteko epea.

Udal-kirolaren kudeaketa

Udal-mailako kirol-sektorean diharduten pertsonen lanbide-gaitasunak etengabe hobetzea helburu estrategikoa da Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarentzat. Lan ildo horretan, Udal Kirolaren eta Kirol Azpiegituren Atalak prestakuntza online eskaintzeko ikastaroa sortu du: “Udal-kirolaren kudeaketa”.

Formatu bisual, dinamiko eta irisgarrian diseinatu da, hobetzeko gogoa eta interesa duen pertsona orok uler dezan zein den kirolak gaur egungo gizartean duen eginkizuna, zein diren kirol-jarduera sustatzen duten orientabideak eta eragileak, zeintzuk diren aurrekontuen kudeaketaren oinarriak, eta abar. Azken batean, udal-eremuan kirol-programa eraginkorrak diseinatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzean kontuan hartu beharreko gako garrantzitsuenetarako sarbidea izan dezan.

Helburua

Kirol-politika publikoen funtsezko gaiak eskaintzea. Arlo politiko edo teknikoan lider izateko zereginari aurre egin behar dioten arduradunentzako laguntza izan nahi du, gero eta garrantzitsuagoa den esku-hartze arloa baita kirola. Kirolak gaur egungo gizartean duen balioa, tokiko kirolaren esparru juridikoa, kudeaketa- eta finantzaketa-moduak eta estrategiak eta gobernantza ezagutarazi nahi dira, besteak beste.

Nori zuzenduta dago

Bizkaiko udalerrietan kirolaren kudeaketaren mundura hurbiltzen diren politikariak, kirol eta jarduera fisikoko teknikariak eta kirol-kudeatzaileak.

Izen-emateak

“Udal-kirolaren kudeaketa” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete.

Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gida

Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gidaBizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren online ikastaro berria da.

Helburua

Kirol-klubak sortu, antolatu eta kudeatzeko legezko kirol-esparrua eta haren antolaketa azaltzea.

Erakundearen jarduerari eragiten dioten alderdi juridikoak eta administratiboak ezagutaraztea. Eta oinarrizko kirol-erakundeen kasuan, gainera, lege-, lan-, zerga-,administrazio- eta kontabilitate-betebehar berrietara egokitzera behartzen dituzten arau-aldaketak.

Euskadiko kirol-kluba eratzeari eta kudeatzeari buruzko alderdi guztiak argi eta modu eskematikoan erakustea, erakundearen jarduerari eragiten dioten elementu administratiboak eta juridikoak sartuz.

Nori zuzenduta dago

Kirol-erakundeak zuzentzen dituzten pertsonei eta kirol-klub batean kudeaketaren buru izateko interesa duen edonori zuzendua.

Izen-emateak

“Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gida” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA