PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2022ko Azaroaren 21a

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren “Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gida” online ikastaroa

Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gidaBizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren online ikastaro berria da.

Helburua

Kirol-klubak sortu, antolatu eta kudeatzeko legezko kirol-esparrua eta haren antolaketa azaltzea.

Erakundearen jarduerari eragiten dioten alderdi juridikoak eta administratiboak ezagutaraztea. Eta oinarrizko kirol-erakundeen kasuan, gainera, lege-, lan-, zerga-,administrazio- eta kontabilitate-betebehar berrietara egokitzera behartzen dituzten arau-aldaketak.

Euskadiko kirol-kluba eratzeari eta kudeatzeari buruzko alderdi guztiak argi eta modu eskematikoan erakustea, erakundearen jarduerari eragiten dioten elementu administratiboak eta juridikoak sartuz.

Nori zuzenduta dago

Kirol-erakundeak zuzentzen dituzten pertsonei eta kirol-klub batean kudeaketaren buru izateko interesa duen edonori zuzendua.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA