Partekatu hemen:
2024ko Urtarrilaren 24a
TXIRRINDULARITZA
Bizikletaren erabilera gero eta handiagoa da Bizkaian
Bizkaiko biztanleen %38k ohiko edo noizbehinkako erabiltzailetzat jotzen du bere burua. Bizkaiko herritarren %50ek bizikleta bat du erabilera pertsonalerako. Bizkaiko etxe bakoitzeko batez besteko bizikleta kopurua 2,6 da. BizkaiBizik ehun egun betetzen ditu gaur. BizkaiBizi ezarrita dagoen 9 udalerrietako batean bizi diren pertsonen %80k zerbitzua martxan jarri eta aste gutxira ezagutzen zuten.

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko diputatuak, Sonia Pérezek, Bizkaiko Batzar Nagusietako bidezko batzordean agertu da gaur goizean, berak hala eskatuta, Bizkaiko Bizikletaren 1. Barometroaren eta joan den urriaren 16an martxan jarri ondoren Bizkaibizi zerbitzuaren emaitzak aurkezteko.
Lehen Barometro honen emaitzen arabera bizikletak garrantzi handia du Bizkaiko gizarte-sarean.
Hala, Bizkaiko herritarren %50ek bizikleta propioa du, eta %38k garraiobide horren ohiko edo noizbehinkako erabiltzailetzat jotzen du bere burua.
Bizkaian bizi diren biztanleen %6k adierazi du bizikleta erabiltzen duela lanera edo ikasketa-zentrora joateko.
%92k adierazten du bizikletan ibiltzen badakiela, eta %71k uste du zuzen zirkulatzen badakiela.
Bizikletan ibiltzen dakitenen artean, gizonen artean %97 dira eta emakumeei dagokienez % 88. Bigarren kolektiboari dagokionez, zuzen zirkulatzen dakitela diotenak gizonen kasuan %90 dira, eta emakumeen kasuan %64.
Bizkaiko etxeetan batez beste 2,6 bizikleta daude, eta Mountain-Bike eredukoak dira ohikoenak (%70).
Bizikleta elektrikoak gero eta leku handiagoa hartzen ari dira ranking honetan. Bizkaiko herritarren %6k adierazten du horrelako bizikleta bat duela.
Bizikletaren erabilera, oro har, kirolarekin (%49) eta osasunarekin (%44) lotzen da, eta arrazoi gisa agertzen dira, halaber, mugikortasuna (%36) eta ingurumena (%31).
Oro har, ohiko erabiltzaileen artean bizikletak jarraitzaile gehiago ditu garraiobide azkarragoa delako.
%52k uste du bere udalerria abegikorra/segurua dela bizikletan ibiltzeko eta, era berean, alde handiak nabarmentzen dira pertzepzio horretan eskualdeka. Horrela Ezkerraldea (%31) eta Busturialdea (%44) dira bizikletan ibiltzeko abegitasun/segurtasun gutxien duten eskualdeak, eta Enkarterriak (%77), Arratia-Amorebieta (%73) eta Eskuinaldea (%70) dira abegikorrenak.
Euren udalerria bizikletarentzat abegikorra/segurua ez dela uste dutenen artean, bizikleta bideen falta edo diseinu txarra (%73), gehiegizko trafikoa (%51), egokitu gabeko udalerria (%41) edo orografia (%37) nabarmentzen dira, besteak beste.
Herritarren %73k hirian bizikletaz mugitzeko zailtasun nagusien artean honako hauek nabarmentzen dituzte: gehiegizko trafiko motorduna; bidegorri gutxiegi; lapurreten arriskua; edo bizikletak aparkatzeko toki gutxiegi.
Ikerketa IKERFELek egin du 2023ko urria eta azaroa bitartean, Bizkaiko eskualdeetan bizi diren 14-70 urteko biztanleria orokorrari egindako 1.005 elkarrizketa oinarri hartuta. Eta, gainera, beste 551 elkarrizketa egin dira BizkaiBizik funtzionatzen duen 9 udalerrietan.
Politika publikoak
Azterlanak, halaber, administrazio publikoek bizikletaren erabileraren sustapenean duten zeregina aztertu du. %55ek uste du administrazioak erabilera asko eta dezente artean sustatzen ari direla.
Elkarrizketatutako pertsonen ustez bizikletaren erabilera bultzatzeko bizikletentzako aparkalekuak egokitu behar dira geltokietan eta garraio publikoko geralekuetan (%88); hiriarteko bidegorri gehiago eraiki behar dira (%88); edo aparkaleku gehiago zentro publiko eta pribatuetan (%83), beste ekimen batzuen artean.
Lehen aldia da hain azterlan zabala egiten dela Bizkaian bizikleta erabiltzeko ohiturak eta garraiobide honi buruz dagoen pertzepzioa aztertzeko. Beraz, aurreko daturik ez dagoenez, ezinezkoa da Bizkaiko bizikletaren lehen barometro honetan lortutako emaitzak alderatzea eta lurraldean bizikletaren erabilerak duen bilakaera baloratzea. Datu hori, nolanahi ere, hurrengo urteetan ebaluatu ahal izango dugu
, azaldu du Sonia Pérez diputatuak.
BiziPark eta BiziPuntuen balorazioa
Hala ere, azpimarratzekoa da Sailak bizikletaren erabilera sustatzeko bultzatu dituen ekimenetako bik lortu duten nabarmentasun- eta balorazio-maila handia.
BiziPuntuak deiturikoak, bizikletak konpontzeko eta mantentzeko estazio txikiak, biztanleen %43k eta ohiko erabiltzaileen %62k ezagutzen dituzte, eta 7,7ko batez besteko balorazioa jasotzen dute.
Dagoeneko BiziParkak dituzten Ermuan eta Derion bizi diren biztanleen %43k sustatu diren bizikletentzako aparkaleku seguruak ezagutzen dituzte. Eta %43 horretatik, %70ek oso positiboen edo nahiko positiboen artean baloratzen dute, 7,6ko balorazioa emanez.
Beste alde batetik, nabarmentzekoa da Bizkaiko herritarrek ez dutela BiciRegistro sistema ezagutzen, Bizikletaren aldeko Hirien Sarearen mende dagoen bizikleten erregistro nazionala. Hala eta guztiz ere erabiltzaileen % 86k adierazten du sistema hori erabiliko lukeela lapurreta gertatuz gero bere Udalak bizikleta berreskuratzeko aukera errazteko ezarriko balu.
BizkaiBizi zerbitzuaren ehun egunak
Azterlanak Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko udalerriek bultzatutako BizkaiBizi bizikleta publikoaren zerbitzuaz Bizkaiko herritarrek duten pertzepzioa ere aztertzen du. Zerbitzu honek gaur betetzen ditu lehen ehun egunak funtzionamenduan.
Biztanleen %72k diote ezagutzen dutela. Datu hori %80raino igotzen da ezarrita dagoen 9 udalerrietako batean bizi diren pertsonen artean. Nabaritasun-mailarik altuena Portugaleten (% 94) eta Barakaldon (%92) dago, eta baxuena Bilbon (%72) eta Erandion (%77).
Gainera udalerrian BizkaiBizi zerbitzua dutenen %58k adierazten du oso pozik edo nahiko pozik dagoela zerbitzuarekin, eta batez besteko balorazioa 6,4koa da. Kontuan hartu behar da inkesta 2023ko urria eta azaroa bitartean egin zela, BizkaiBizi martxan jarri eta gutxira, eta, hala ere, ezagutza eta onarpen maila oso handia izan zela hasiera-hasieratik
, adierazten du foru diputatuak.
Bizikleta publikoa alokatzeko sistema ez erabiltzeko arrazoien artean premiarik eza eta bizikleta propioa izatea daude.
Albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.
← Bilaketaren emaitzetara itzultzea
Ez ezazu albisterik galdu
Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.