ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Ekainaren 16a

BIKEE – Enkarterriko lan-mahaia eta kirol-psikologiari buruzko ikastaroa

BIKKE programan Bizkaiko eskualde guztietan aurkezpen politikoak egin ondoren, amaiera eman diogu kirol-elkarteetako kideekin eskualdeetako lan-mahaiak eratzeko zikloari. Ekainaren 6an izan zen azken saioa: Enkarterriko lan-mahaia. Saio horretan, BIKKE programaren aurkezpena egin genuen, eta eskualdeko kirol-entitateen ikuspegi partekatua eta erronkak landu genituen talde dinamiken bidez.

Bestalde, Busturialdean Haur eta gazteen entrenatzaileentzat psikologia praktikoa ikastaroa eskaini genuen maiatzaren erdialdean. Ikastaroaren lehenengo zatia online izan zen; ondoren, aurrez aurreko saioa izan zen Gernika-Lumoko Maria Agirre aretoan; hainbat kirol-modalitatetako 12 entrenatzailek eman zuten izena (futbola, saskibaloia, igeriketa…).

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA