BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) proiektuak prestakuntza-baliabide digitalak sortzen jarraitzen du

BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) proiektuak prestakuntza-baliabide digitalak sortzen jarraitzen du eta laugarren pilula kaleratu berri du.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak jarraitzen du kirol elkarteetan, entitateetan zein klubetan euskararen erabilera sustatzeko baliabideak sortzen. Oraingo honetan, laugarren pilula digitala plazaratu du.

Aurrekoetan bezala, pilula honen helburua da kirolarekin harreman zuzena duten kideei baliabideak ematea, aukera izan dezaten lan teknikoa euskaraz egiteko. Kasu honetan, hirugarren pilularen gaiari eutsi, eta aztertuko dugu nola eragiten duten aldagai psikologikoek errendimenduan eta ongizatean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA