ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Uztailaren 09a

XENDAZALETASUNA

Arrigorriagako PR-BI 15 eta PR-BI 16 ibilbide txikiko bidezidorrak birhomologatu dituzte

Bizkaiko Mendizale Federazioak ibilbide txikiko PR®-BI 15 "Arrigorriagako harri gorriak" eta PR®-BI 16 "Atzoko bideak, gaurko ibiltariak" birhomologatu ditu. Bide horien sustatzailea Arrigorriagako Udala da. Aipatutako bi bidezidorrak udalerriko tren-geltokitik abiatzen dira; lehenengoa 7,2 Km-ko ibilbide lineala da, Ollargango tren-geltokian amaitzen dena, eta Malmasin magaletik eta Montefuerte parketik eramango gaitu. Bigarren ibilbidea zirkularra da, 14 Km-koa, eta Mendikosolo parketik, Burdin Hesitik eta Abrisketako Done peri baselizatik igaroko gara.

Albiste osoa www.bmf-fvm.org

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA