2026ko Otsailaren 05a

KIROL EGOKITUA

Arrigorriagak Kirol eta Jarduera Fisiko Egokituaren Plana jarri du martxan

Arrigorriagako Udalak Kirol eta Jarduera Fisiko Egokitu eta inklusiboaren Plana jarri du martxan, udalerriko desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta aniztasuna errespetatzen duen gizarte inklusiboago, aktiboago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko helburuarekin. 

Plan berri hau Bizkaiko Foru Aldundiak udalerriei eskaintzen dien kirol eta jarduera fisiko egokituari buruzko diagnostiko teknikoaren zerbitzua jaso ondoren bultzatu da, Haszten erakunderen eskutik garatua. Hasztenek 11 urte baino gehiagoko esperientzia du jarduera fisikoa eta kirol inklusiboa ongizaterako, parte-hartze sozialerako eta aukera-berdintasunerako tresna gisa sustatzen. 

Ekimen honekin, Arrigorriagak beste urrats bat ematen du arlo honetan egiten ari zen ibilbidean, plangintzan, sare-lanean eta udalerriko eragile ezberdinen arteko koordinazioan oinarritutako ikuspegi estrategikoa txertatuz. Plana ez da arreta zuzenera mugatzen; aitzitik, etorkizunera begirako eta zeharkako tresna gisa ulertzen da, Udalaren estrategia orokorrekin lerrokatuta, komunitate bidezkoago, aktiboago eta inklusioarekin konprometituago bat eraikitzeko.

Planaren helburuak

Arrigorriagako Kirol eta Jarduera Fisiko Egokituaren Planaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  1. Desgaitasuna duten pertsonek jarduera fisiko eta kirolaren praktikara baldintza berdinetan sarbidea izatea bermatzea.
  2. Inklusioaren ikuspegia udal-politiketan txertatzea, era transbersalean, ekintza puntualetatik harago.
  3. Epe luzerako ikuspegia sustatzea, udalerria ingurune irisgarriago, parte-hartzaileago eta aniztasunarekiko errespetuzkoago bihurtzen laguntzeko.
  4. Udalaren, ikastetxeen, kirol-kluben eta, oro har, herritarren arteko sare-lana bultzatzea.

Aurreikusitako ekintzak

Planaren barruan martxan jarriko diren lehenengo landa-ekintzen artean, herritarrengan eragin zuzena izango duten honako hauek nabarmentzen dira:

  1. Udalerriko ikastetxeetan sentsibilizazio-saioak, adin txikitatik errespetua, aniztasuna eta inklusioa bezalako balioak sustatzeko.
  2. Igeriketa egokituko eskola, desgaitasuna duten pertsonei jarduera akuatikora sarbidea errazteko, osasuna, autonomia eta ongizatea sustatuz.
  3. Parte-hartze komunitarioko ekintzak, bai kirol-klubekin bai gizartearekin oro har, kirol-ingurune irekiago, irisgarriago eta inklusiboagoak sustatzeko.

Plan honen bidez, Arrigorriagak udalerriko pertsona guztien ongizatearekiko duen konpromisoa indartzen du, eta beste urrats bat ematen du inklusioa, jarduera fisikoa eta bizi-kalitatea politika publikoen erdigunean jartzen dituen tokiko garapen-eredu baten alde.

Argazkia eta albiste osoa www.arrigorriaga.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA