KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK PRESTAKUNTZA

2026ko Apirilaren 17a

Anima zaitez zure kirol ekitaldia Kirolbide PRO gunera bidaltzera eta emaiozu ikusgarritasuna!

Ba al zenekien Kirolbide PRO gunearen agenda Bizkaiko osatuena, kontsultatuena eta baloratuena dela? Milaka pertsonak erabiltzen dute hilabetero kirolaren munduan mugitzen den guztiaren berri izateko: lehiaketak, prestakuntzak, jardunaldiak, hitzaldiak, kongresuak... eta askoz gehiago! Jarduera fisikoarekin edo kirolarekin lotutako ekitaldiren bat antolatzen baduzu, Bizkaia osora irits dadila! Bidal iezaguzu informazioa eta gure kanalen bidez emango dizugu zabalkundea. Erraza, azkarra eta doakoa da. Zure ekitaldia Kirolbide PRO gunean badago, ikuspen handia izango du.

Adi, Bizkaiko kirolariak!

Kirolbide PRO gunetik mezu argi bat zabaldu nahi dugu: Gure lurraldeko kirolean gertatzen den guztia ezagutu nahi dugu!

Txapelketa bat antolatzen duzu? Torneo bat? Kirolari buruzko hitzaldi, prestakuntza edo kongresu bat? Jarduera fisikoari edo oinarrizko kirolari balioa emateko jardunaldi bat? Zernahi dela ere, Bizkaiko kirolarekin lotuta badago... interesatzen zaigu!

Bidal iezaguzu zure ekitaldiei buruzko informazioa, gure agendan ikusgai jar ditzagun. Gure lurraldeko kiroldegi, kantxa, mendi, kale eta kirol zentroetan gertatzen ari dena inork ez galtzea nahi dugu.

Federazioak, klubak, elkarteak, norbanakoak, erakunde publikoak eta pribatuak… Ekimen guztiek bat egiten dute eta guztiek dute beren lekua Kirolbide PRO gunean!

Kirolbie PRO guneko taldeak zure ekitaldiari ikusgarritasuna emateko, informazio hau bidali behar diguzu kirolbidepro@bizkaia.eus helbidera:

  1. Ekitaldiaren izena
  2. Eguna eta ordua
  3. Tokia
  4. Deskribapen laburra
  5. Kartela edo irudia, halakorik baduzu

Bizkaia mugitzen ari da... eta zurekin mugitu nahi gara. Anima zaitez mugimenduaren parte izatera! Zure laguntza behar dugu kirol-agenda bizia, anitza eta ondo osatua eraikitzeko! 

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA