KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK JARDUNBIDE EGOKIAK

2026ko Maiatzaren 08a

MENDIKOA

Anima zaitez datorren maiatzaren 16an "Emakumeak Gailurretan" jardueran parte hartzera

Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Lurralde gisa aitortzearen esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Mendizale Federazioarekin lankidetzan, kirol-jarduera ikuspegi inklusibotik ikusarazteko eta indartzeko hainbat ekimen bultzatzen ditu, emakumeen parte-hartze aktiboan arreta berezia jarriz.

Testuinguru horretan, datorren maiatzaren 16an "Emakumeak Gailurretan" jarduera egingo da, Bizkaia osoko emakumeak egun berean gure lurraldeko mendietara igotzera gonbidatzen dituen ekimena. Jardunaldi honen helburua da emakumeek mendizaletasunean duten presentzia ikusaraztea eta gure gailurretan duten lekua aldarrikatzea, kirola egitea eta parte-hartzaileen arteko topaketa sustatuz..

Antolatzaileek ekimen horrekin bat egiteko eta mendiko eta bizikidetzako jardunaldi honetan parte hartzeko deia egin diete emakumeen elkarteei eta, oro har, herritarrei.

Interesdunek informazio guztia kontsultatu eta izena eman dezakete esteka honetan:
www. bmf-fvm.org/emakumea-eta-mendia/emakumeak-gailurretan

Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 653 704 654 telefonora edo idatzi emakumeaetamendia@bmf-fvm.org helbide elektronikora.

Informazio guztia eta izen-emateak www.bmf-fvm.org

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA