2025ko Ekainaren 10a

Aldundiak Bizkaian Eskola Kirolean parte hartzen duten erakundeentzako dirulaguntzen epea ireki du

Bizkaiko Foru Aldundiak 571.155 euro bideratuko ditu 2025/2026 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren programan sartuta dauden lehiaketetako kirol-jardueretan eta/edo Heziki irakaskuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzat.

Foru Erakundeak, gaur egindako Gobernu Kontseiluan, 2025/2026 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren programan sartuta dauden lehiaketako kirol-jardueretan eta/edo Heziki irakaskuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen deialdia onartu ditu.

Laguntza-lerro hau Bizkaiko Lurralde Historikoan irakaskuntza ofizialak ematen dituzten ikastetxeei zuzenduta dago, edo haien guraso-elkarteei edo haiei lotutako nortasun juridikodun erakundeei, Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza soziala duten kirol-elkarte eta/edo kirol-klubei, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei eta/edo haien udal-erakunde autonomoei edo, Hezikiren kasuan, kiroletako udal-fundazio publikoei ere.

Deialdiaren helburua da foru erakundeak eskola-kirola babestea, kirola egiteko aukerak eskainiz, arreta berezia jarriz haurrei eta gazteei.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 10etik 24ra bitartekoa izango da, biak barne. Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Departamentuko Kirol Zerbitzuak beharrezko laguntza teknikoa edo aholkularitza emango du foru dekretu honi buruzko edozein zalantza edo kontsultaren aurrean. Horretarako, honako webgune hau dago eskuragarri: http://www.bizkaia.eus/laguntzaileKirolak

Ekainaren 6an, 2025-2026 denboraldiko Eskola Kirolaren Programa argitaratu zen.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA