ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Urriaren 04a

ARRAUNKETA

Ahaldun Nagusiak Urdaibai hartu du denboraldi honetako garaipenak aintzatesteko ekitaldian

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Urdaibaiko arraunlari, teknikari eta zuzendaritzako kideak hartu ditu gaur arratsaldean Foru Jauregian, Eusko Label Ligan, Kontxan eta Euskadiko eta Bizkaiko traineru txapelketetan lortutako garaipenak aintzatesteko ekitaldian.

Harrera-ekitaldian eskaini duen hitzaldi hunkigarrian Ahaldun Nagusiak Bizkaiarentzat abagune berezi honek duen garrantzia azpimarratu du, baita urte berean Eusko Label Liga eta Kontxako Estropada irabazteak suposatzen duen ahalegin itzela ere. Lortu duzuen garaipen bikoitza, Kontxa eta Liga, oso gutxiren esku dago. Bakarrik lor dezakete une oro bikaintasunaren alde borrokatzen direnek, ez estropada batean, ezta denboraldi oso batean ere, urte askotan baizik, adierazi du Ahaldun Nagusiak.

Etxanobek Urdaibaiko taldearen iraunkortasuna eta dedikazioa goraipatu ditu, baita helburu batean zentratzeko eta taldean borrokatzeko duen gaitasuna ere, eta hori arraunak denei eman diezaiekeen adibide onena dela gogorarazi du. Nire ustez hori garaipena eta arrakasta baino garrantzitsuagoa da, azpimarratu du.

Elixabete Etxanobek eskerrak eman dizkio Urdaibairi Bizkaiaren izena gorenera eramateagatik eta arrauna sustatzen eta sortzen jarraitzeko egindako ahaleginagatik.

Ahaldun Nagusiak, aldi berean, Bizkaiko traineru guztiak gogoratu ditu, guztien ahalegina aitortuz eta horrek garaipena are baliotsuagoa eta porrota duinagoa egiten duela azpimarratuz. Era berean emakumezkoen arraunaren hazkundea eta kirol hau handiagoa egiten egindako ekarpena nabarmendu du.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA