ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Urtarrilaren 26a

ALPINISMOA

Ahaldun Nagusiak Alex Txikon hartu du eta bere ibilbidea eta Manasluko igoera aitortu ditu

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Alex Txikon alpinista eta Eneko Garamendi sukaldari eta espedizioko kidea hartu ditu gaur goizean Foru Jauregian, bere azken erronka lortzeko egindako ahalegina goraipatzeko: Manaslura igotzea eta historian lehen aldiz gailurra egitea neguko espedizio batean, oxigeno artifizialik gabe.

Rementeriak zoriondu egin ditu Txikon eta espedizioko kide guztiak, eta haien ahalegina eta lana goraipatu du. Ahaldun Nagusiak azpimarratu duenez, ezohiko gauzek ezohiko erreakzioak izaten dituzte, eta ohiz kanpoko pertsonek ere aparteko harrera behar izaten dute. Lurralde bezala, erakunde bezala eta Bizkaia bezala betebehar bat genuen Alex eta bere taldearekin. Izateko modu bat, bizitzeko modu bat eta jarduteko modu bat aitortzea.

Ekitaldian Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatua ere izan da.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA