KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2024ko Azaroaren 20a

ATLETISMOA

3.000 atletak hartuko dute parte Santurtzitik Bilbora Nazioarteko Lasterketaren XXXVI. edizioan

Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak eta Oscar Álvarez Santurtziko Atletismo Klubeko zuzendariak aurkeztu dute gaur goizean Bilboko Udaletxeko prentsa-aretoan azaroaren 24an egingo den Santurtzitik Bilborako Nazioarteko Lasterketaren XXXVI. Edizioa, udal bien eta Santurtziko kirol-klubaren lankidetzarekin. 3.000 atleten parte-hartzea espero da.

Lasterketa Santurtziko Mikel Trueba kiroldegitik abiatuko da 11:00etan eta Bilboko Pio Baroja plazan amaituko da, Uribitarte pasealekuan, Bilboko Udaletxearen parean. 14 kilometroko ibilbidean, atletek ezkerraldeko udalerri batzuk zeharkatuko dituzte, hala nola Portugalete, Sestao edo Barakaldo.

Lasterketa hau Nazioarteko Proben Egutegiaren barruan dago, eta irekita dago bai lasterketa herrikoietako korrikalarientzat eta bai hemengo zein nazioarteko eliteko atletentzat ere. Izen-ematea azaroaren 21era arte (eguena) egongo da zabalik, online, eta azaroaren 22ra arte (barikua), Mikel Trueba kiroldegian. Beste alde batetik, izen-ematea online egiten bada, dortsalak kiroldegian jasoko dira, hilaren 21ean, 22an eta 23an, 18:00etatik 21:00etara, eta azaroaren 24an bertan, proba baino ordubete lehenago arte. Dortsal bakoitzak txip bat darama, atletak lasterketan egindako denborak kontrolatzeko, markak benetakoak izan daitezen eta sailkapenak berehala egin ahal izan daitezen.

Argazkia eta albiste osoa www.bilbao.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA