PRESTAKUNTZA LAGUNTZAK ETA BEKAK

2024ko Urriaren 28a

2025eko Bizkaiko kirol-teknikarien formakuntzarako bekak

Bizkaiko Foru Aldundiak 155.000 euro bideratu ditu kirol-teknikarien prestakuntzarako beketarako, 2024ko irailaren 12tik 2025eko irailaren 11ra bitartean egindako kirol-ikasketen matrikula-gastuak finantzatzeko. Helburuak dira kirolarien errendimendua hobetzea eta kirol-teknikarien prestakuntza eta haien kualifikazio-maila sustatzea, bakoitzaren jardun-arloan.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea.

155.000 euroko inbertsioarekin, foru-erakundeak sarbide-probaren eta kirol-ikasketen matrikula-gastuak finantzatu nahi ditu, bai araubide bereziko ikasketenak, bai aldi baterako ikasketenak. Gainera, eskola-kiroleko monitore laguntzaileen ikasketak ere sartzen dira, baldin eta aipatutako aldian gainditzen badira.

Beka hauen helburu nagusia da Bizkaiko Lurralde Historikoko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetzea, eta, horrela, tokiko kirolarien errendimendu optimoa lortzen laguntzea. Era berean, erakundeak kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazioa sustatu nahi ditu, bakoitzaren jardun-eremuan, Bizkaiko kirol-sistema hobetzeko, eta aurrea hartu nahi dio Euskal Autonomia Erkidegoko lanbideei buruzko legeari. Aurreikuspenen arabera, 2026an aplikatu beharko da.

Oraingoa zazpigarren deialdia da, eta berretsi egiten du Bizkaiko kirolari guztiak profesional onenen ardurapean izan daitezen egin den apustu erreala, irmoa eta planifikatua.

Nabarmentzekoa da deialdi honek zazpi urte hauetan izan duen bilakaera, hasierako 30.000 euroko inbertsioa izatetik gaur egun 155.000 eurokoa izatera iritsi baita. Halaber, bilakaera izan da eskabideen kopuruan: lehenengo urteko 33 eskabideetatik 2023-2024 denboraldiko 460 eskabideetara.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, 1.a, Bilbo) edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 22ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA