2022ko Azaroaren 21a

2023ko otsailaren 1ean irekiko da Bizkaiko kirol lehiaketa federatuak antolatzeko dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea

Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa du Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat interesgarriak diren eta kirola egitea eta zabaltzea bultzatzen duten kirol lehiaketa federatuak babesteko.

Ildo horretan, Euskara, Kultura eta Kirol Sailak kalitatezko kirol lehiaketa federatuak sustatzen ditu Lurralde Historikoan. Batetik, kirol-modalitateen lehia-maila handitu gura da eta, bestetik, kirolzale guztientzako erakargarri izan dadila. Foru Erakundeak 2023an kirol talde eta erakundeei, Bizkaiko Lurralde Historikoan kirol lehiaketa federatuak antola ditzaten Euskara, Kultura eta Kiroleko Foru Sailak emango dizkien foru diru-laguntzen oinarri-arauak eta deialdia onartu ditu.

Bizkaiko kirol talde eta erakundeek Bizkaiko Lurralde Historikoan kirol lehiaketa federatuak antolatzeko egiten dituzten ekimenak sustatzeko beharrezko bitartekoak arautzen ditu foru dekretu honek.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 1etik 28ra izango da, biak barne. Dirulaguntzaren eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA