"Burnout kirolean: ekarpenak Kirolaren Psikologiatik" jardunaldia, martxoaren 21ean, Kirol Etxean

Martxoaren 21ean, Kirol Etxeak, "Kirolari gisa hazten, pertsona gisa. Burnout kirolean: ekarpenak Kirolaren Psikologiatik" jardunaldia hartuko du.

Helburua:

Jardunaldi honen helburu nagusia Kirolaren Psikologiak kirol-burnoutaren esparruan egiten dituen ekarpenak ikusaraztea da.

Hizlariak:

Jardunaldian, Ana Merayo, María Martínez, Irati Mitxelena, Olatz Legarza, Unai Arrieta eta Victoria Arrontes izango dira.

Nori zuzenduta?:

Jardunaldia psikologiako profesionalei eta ikasleei, kirol-klubei, kirol-erakundeei, federazioei, entrenatzaileei, kirol-teknikariei, kirolariei eta familiei zuzenduta egongo da. 

Izen-emateak:

"Kirolari gisa hazten, pertsona gisa. Burnout kirolean: ekarpenak Kirolaren Psikologiatik" jardunaldian parte hartu nahi duten pertsona guztiek izena eman dezakete esteka honetan.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago Bizkaiko Psikologia Elkargoaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA