2021ko Azaroaren 21a

Bizkaiko Foru Aldundiak kirol teknikarien prestakuntza bultzatzen du

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea. Horregatik foru erakundeak 2022ko irailaren 12tik 2023ko irailaren 11ra bitartean kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarientzako beken deialdia onartu du.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Bizkaiko kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarien beketarako eskabideak aurkezteko epea 2023ko irailaren 19ra arte egongo da zabalik.

BALDINTZAK

Beka hauen onuradun izan daitezke Bizkaiko Lurralde Historikoan etenik gabe 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera erroldatuta dauden pertsonak. Halaber, pertsona eskatzaileek erregimen bereziko kirol-ikasketen prestakuntza edo aldi iragankorreko kirol-prestakuntza jarduerak gainditu beharko dituzte 2022eko irailaren 12ren eta 2023ko irailaren 11ren artean.

EDUKIA

Foru erakundeak laugarren urtez jarraian martxan jarri ditu beka hauek kirolaren arloko teknikarientzako prestakuntza-ekintzak laguntzeko eta osatzeko helburuarekin; Aldundiak jarduera betetzeak eragiten dituen kostuen atal bat ordaintzen du baldin eta eskatzen diren maila akademikoak gainditzen badira.

Dekretu honen bidez zati baten finantzatuko dira kirol-ikasketetara sartzeko frogaren gastuak eta matrikula.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA