Kirolean umeen aurkako indarkeria ez da bakarrik fisikoa: hitzezko tratu txarrek ere arrastoa uzten dute

Askotan oraindik ere oso kontzeptu mugatua dugu kirola egitean gertatzen den umeen aurkako indarkeriari buruz. Horrek esan nahi du soilik hartzen ditugula indarkeriatzat agerian dauden egoerak edo bakarrik teorian larrienak diren egoerak hartuko ditugula indarkeriatzat.

Beste alde batetik, jarduera, ekintza, iruzkin, entrenatzeko modu eta lehiaketa ulertzeko modu jakin batzuk normaltzat hartzen dira oraindik ere, benetan objektiboki bortitza den elementu bat ezkutatzen dutenean.

Beraz umeen aurkako indarkeria kirol-jardueran salbuespenez gertatzen dela pentsarazten diguten egoerei aurre egiten jarraitzen dugu.

Entrenamendu-estilo batzuetan nolabait zabalduta dagoen jardunbideetako bat hitzezko indarkeriarekin lotuta dago. Kategoria honen barruan normaltzat hartuta historikoki erlatibizatu edo gutxietsi izan diren jokabide guztiak sartzen dira; jarduketa horietan entrenamendu-estilo honetan ume eta nerabe askok jasotzen dituzten hitz desegokiak, iruzkin mingarriak, mespretxuzko keinuak edo desafio-tonua  sartzen dira.

Umeen aurkako indarkeriaz hitz egiten denean pertsonari agertzen zaion lehen irudia indarkeria fisikoa edo sexuala da. Beraz oso garrantzitsua da ulertzea kirolean umeen aurkako beste indarkeria mota asko daudela. Eta, batez ere, garrantzitsua da pentsatzea umeen aurkako beste indarkeria-mota askok eragin zuzena dutela haurren ongizatean. Eta hori garrantzitsua da, batez ere, haurtzaroko garapen-etapa guztietan, hitzezko tratu txarrak pairatzeak ondorio garrantzitsuak izan baititzake ume eta nerabeen egungo eta etorkizuneko ongizatean. Nazioarteko ikerketa batzuek hala adierazten dute, eta ondorioztatzen dute bizitzako lehen urteetan hitzezko abusua jasateak helduaroan osasun mentalean duen eragina abusu fisikoak pairatzeak duen antzekoa dela.

Astebururo hainbat esaldi, iruzkin eta oihu entzun ditzakegu, ez bakarrik aulkietatik etortzen direnak, erreferentziazko kirol-helduek bandetatik egindakoak, baita kirola egiten duten haurren eta nerabeen familiak egoten diren harmailetatik datozenak ere. Honelako esaldiak ez daude inongo serie edo plataforma digitaletatik aterata, eskola-kiroleko lehiaketetatik bertatik baizik:

  • Babo arraioa zara.
  • Moldakaitz hutsa zara.
  • Horrela jokatzen jarraitzen baduzu taldetik alde egingo duzu.
  • Maritxu halakoa zara.
  • Zure erruz partida galdu dugu, eta beti nahita egiten duzu.
  • Partidak prestatzeko egiten dugun lan guztiarekin eta gero zuk beti egiten duzu berdin.
  • Ipurdi lodiegia daukazu.
  • Gimnasioaren beste puntatik ikusten dizut tripa zaharra
  • Ea zelaitik kentzen duzun, partida galaraziko digulako.

Esaldi hauek guztiek mingarriagoak dira oraindik espazio eta giro publiko batean gertatzen direla ulertzen badugu. Esaldi horietakoren bat edo antzeko iruzkinen bat zuzenean entzun ahal izan dugu, edo bizi izan dituzten pertsonen testigantzak entzun ahal izan ditugu. Umeen eta nerabeen ongizateaz arduratzen diren pertsonak garen aldetik, berehala hausnartu behar dugu horrelako esaldiak publikoki gertatzen badira, zer gertatzen ote den intimitate eta ikusezintasun handiagoan gertatzen diren guneetan.

Ezin dugu onartu gure ume eta nerabeen kirol-jardueran horrelako iruzkinak eta komunikazio-estiloak normaltasunez gertatzea. Jokabide hauen normalizazioa ere ezin da justifikatu kirol-errendimenduan. Exijentzia, erantzukizuna, sakrifizioa, iraunkortasuna ezinbestean kirol-esperientziari lotutako elementuak dira. Jakina, haurrei eta nerabeei balio ukaezin horiek ulertzen eta praktikan jartzen lagundu behar diegu. Baina, horretarako, ezin da inolako tratu txarrik onartu, edo ezin da onartu objektiboki indarkeriazko jokabiderik, teorian adingabeen kirola hobetzea helburu duenik. Biak bateragarriak ez ezik, beharrezkoak ere badira, eta guk, kirola egiten duten pertsona heldu garen aldetik, ez dugu hori onartu, normalizatu eta pasatzen utzi behar.

Baliteke erronka erraza ez izatea kirol-kulturan ohikoak izan diren elementu batzuk aldatzen saiatzea. Kontua ez da soilik indarkeria-egoerak prebenitzea, indarkeria-egoerak desagerraraztea eta edozein adingaberen ongizatean eragin negatiboa izatea saihestea. Gure helburu nagusiak adingabeek parte hartzen duten kirol-jarduera guztiak ondo tratatzearen/tratu onaren sinonimo izatea izan beharko luke.

Kirol-munduan hedatutako uste hori, diziplina eta erantzukizuna tratu txarrekin eta indarkeriarekin nahasten dituena, errotik desagerraraztea gurako genuke.