Bizkaiak ume eta nerabeen kiroleko indarkeriaren aurkako jardunaldia ospatu du San Mamesen

‘Ongizatera bidean Eskola Kirolean’ lelopean, Umeenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Erakundea herritarrak kontzientziatzea nahi izan du kirol-ingurune segurua izateak duen garrantziaz. Jardunaldian, kirol arloko nazioarte mailako pertsona ezagunek, adituek eta aktibistek hartu dute parte, besteak beste, Giulia Pairone, Daniela Simonetti, Irati Olabarri, Joanna Maranhao eta Pepe Godoy. Danel Elezkano pilotari profesionala, Raúl López <abbr title="National Basketball Association" lang="en">NBA</abbr>ko saskibaloiko jokalari ohia, Dani Vivian gizonezkoen Athletic Clubeko jokalaria eta Ane Azkona emakumezkoen Athletic Clubeko jokalaria ere izan dira ekitaldian, eta guztiek beren esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte mahai-inguru eta hitzaldietan.

Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldi berezi bat antolatu du umeen eta nerabeen kiroleko indarkeriaren aurkako borrokaren arloan. Ekitaldia San Mamesen izan da, eta bertan izan da Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatua.

Leixuri Arrizabalgak nabarmendu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren erronka da gure lurraldeko kirol sisteman parte hartzen duten erakunde eta pertsona guztiek tresna onenak izatea haurrak seguru eta lagunduta sentitzen diren kirol espazio bat sortzeko, beren potentzial guztia garatu ahal izateko". Diputatuak azpimarratu duenez, "bide luzea egin dugu kirolaren esparruan indarkeriaren prebentzioa lantzen, baina egindako lanak ez du inoiz fruiturik emango herritar guztien babesa eta inplikazioa ez badugu.

Umeenganako Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Foru Erakundeak ‘Ongizatera bidean Eskola Kirolean’ jardunaldia antolatu du, gizarte osoan zabaltzeko kirol-inguruneetan adingabeentzako leku seguruak sortzeko beharra. Era berean, jardunaldiak kontzientzia sortu nahi izan du kirol arloan adingabeentzako ingurune segurua eta babeslea sortzearen garrantziaren inguruan, bai eta edozein indarkeria-mota salatzea eta prebentzioa sustatu ere.

Kirol arloko indarkeria ezkutuko errealitatea da, eta eragin nabarmena du umeen eta nerabeen garapenean eta ongizatean. Kirolak haien garapen integralerako onura eta aukera ugari eskaintzen ditu, baina arreta berezia eskatzen duten erronkak eta arriskuak ere baditu. Bizkaiko Foru Aldundiak espazio bat eskaini du, kirolean umeen babesaren arloko kontzeptu garrantzitsu hauei buruzko eztabaida irekia eta zabala sortzeko: ingurune seguruak, indarkeria, konpromisoa, erantzukizuna.

Jardunaldian kirolaren, biziraupenaren eta gizarte-aktibismoaren arloko pertsona ezagunek hartu dute parte: Giulia Pairone, tenis jokalaria eta Change The Game-ko boluntarioa; Daniela Simonetti, kazetaria eta Change The Game Italiako sortzailea; Irati Olabarri, kirolaria, arraunlaria, psikologoa eta kirolarien eskubideen aldeko aktibista; Joanna Maranhao, Brasilgo igerilari olinpiko ohia, oinarrizko eskubideen aldeko aktibista eta ikertzailea, eta Sports and Rights Alliance sarearen koordinatzailea, eta Pepe Godoy, biktima eta ASIren aktibista futbolean.

Gainera, gai horri buruzko mahai-inguru bat egin da ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko. Hauek izan dira mahai-inguruaren parte hartzaileak: Vicky Conde futbolari ohia, Danel Elezkano pilotaria, Raúl López saskibaloiko jokalari ohia, Dani Vivian gizonezkoen Athletic Clubeko jokalaria eta Ane Azkona emakumezkoen Athletic Clubeko jokalaria.

Ekitaldian, Lova Lois rap-kantariak rap-erritmoko poesia bat eskaini du ekimenaren alde.

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiko YouTube kanalean dago eskuragarri:

https://www.youtube.com/live/X_UUz7wHPq8?