La Arboleda (Valle de Trápaga -Trapagaran)

Zugaztietako Kirol Eskalada guneak kalitate oneko kareharrian eta burdin mineralekin ondo ekipatutako ia 40 bide ditu. Hastapenaerako eta familian eskalatzeko gune ezin hobea da. Bertan, maila ertain-baxuko bideak, hurbilketa labur bat, orientabide ezberdinak eta zelai erosoak dituzten bideak aurkituko ditugu.

Zugaztieta, Trapagarango erdigunetik 5 Kilometro mendebaldera kokatua.

Egindako lanak

Zugaztietako eskalada-gunean, 2023an, inguru horretan dauden bide guztiak ikuskatu eta garbitu dira, guztira berrogei inguru.

Tenkagailu kimikoekin hornitu dira guztira 12 bide oso, eta uztai bikoitzeko 36 bilgune jarri dira.

Bide guztietako arroka landarez garbitu eta saneatu da, eta, aldi berean, bloke solte edo arriskutsu batzuk erretxinarekin indartu dira, istripuz eskalatzerakoan hautsi ez daitezen.

Sektoreak

Arboledazko eskalada sektoreen banaketa, non aparkaleku bat eta informazio puntu bat esistitzen diren

  • 1 Horma nagusia
  • 2 Monolito
  • 3 Atzeko plakak
  • 4 Moruatxa iparraldea
  • 5 Alicia
  • 6 Mapache

pdf Horma nagusia sektoreko bideen zerrenda, zailtasuna, ekipamendua eta luzera (PDF 97 KB)

pdf Monolito sektoreko bideen zerrenda, zailtasuna, ekipamendua eta luzera (PDF 67 KB)

pdf Atzeko plakak sektoreko bideen zerrenda, zailtasuna, ekipamendua eta luzera (PDF 62 KB)

pdf Alicia sektoreko bideen zerrenda, zailtasuna, ekipamendua eta luzera (PDF 62 KB)

pdf Mapache sektoreko bideen zerrenda, zailtasuna, ekipamendua eta luzera (PDF 68 KB)