Hondartza biziak

Naturagune babestuetan kokatutako lau hondartzaren kasuan (Laida eta Laga, Urdaibain; La Arenan Muskizi dagokion zatia –Barbadunaren Itsasadarra Natura 2000 Sarean dago–; eta Astondoko dunak, Gorlizen) garbiketa bitarteko materialik gabe egiten da. Substantzia antropikoak eskuz kentzen dira (plastikoak, obra-hondakinak, oihalak...) eta organikoak uzten dira (adarrak, algak, enborrak...), salbu eta gizakion osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elementuak, hala nola hildako animaliak.

Ekimen honen helburua da hondartza horiek erresilienteagoak izan daitezela klima-aldaketarekiko, frogatuta baitago ezponda naturalek harean ekosistemak garatzen laguntzen dutela, espezieen biodibertsitatea sustatzen baitute, eta defentsa-elementu gisa funtzionatzen dute olatuek eragindako higaduraren aurrean eta, hortaz, klima-aldaketaren ondoriozko itsasmailaren igoeraren aurrean ere bai.

Ezpondak

Zer dira?

Olatuek eta itsasaldiek hondartzetara eramaten dituzten hondakinen eta hondar naturalen pilaketak (landareak, zura, algak, maskorrak eta abar) dira ezpondak.

Ez dira zaborra

Behin hondakinak kendu ondoren, ezpondek zeregin ekologiko nabarmena dute. Ekosistemarako mantenugaiak ekartzen dituzte eta funtsezkoak dira ornogabeak eta hegaztiak babesteko eta elikatzeko toki gisa.

Hondartzetako sedimentuen oreka mantentzen laguntzen dute, itsasoaren higadura murrizten eta harea geratzea errazten baitute, bereziki denboraleak daudenean. Horri esker posiblea da DUNAK eratzea eta kontserbatzea.