Herritarren eta gizartearen partaidetza

Berriak

2026ko martxoakren 17a 07:00

Bizkaiko Foru Aldundiak eta UNICEFek 39 haur eta nerabez osatutako talde bat bildu dute euren iritziak jasotzeko eta gobernu irekiaren printzipioak lantzeko Haur eta Nerabeen Euskal Legearen esparruan

39 haur eta nerabe bildu ziren La Perrera Espazioan, hainbat ikastetxetatik, haurren eta nerabeen udal-kontseiluetatik eta aholkularitza-kontseiluetatik, gobernu irekira hurbiltzeko, parte-hartzearen arloan dituzten eskubideak ezagutzeko eta administrazio publikoek arlo horretan dituzten betebeharrak ezagutzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta UNICEFek haur eta nerabeen topaketa bat antolatu dute martxoaren 13an, ostirala, La Perrera Espazioan haien iritziak jasotzeko eta gobernu irekiaren printzipioak lantzeko, Haur eta Nerabeen Euskal Legearen esparruan.

Topaketa Euskadiko Gobernu Irekirako III. Ekintza Planaren (2025-2028) 4. konpromisoan kokatzen da, Tokiko OGP proiektuaren barruan. Proiektu horren bidez, euskal erakundeak (Eusko Jaurlaritza, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak, lurralde historikoetako hiru hiriburuak, Innobasque eta gizarte zibila) gobernu irekiaren aldeko OGP nazioarteko aliantzaren parte dira.

4. konpromisoak haurtzaroan eta nerabezaroan gobernu irekiaren kultura eta praktika sortu nahi ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta UNICEF ditu buru.

Nahiz eta gardentasuna eta herritarren eta gizartearen parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko bide, eta plan publiko ugari dauden, kasu gehienetan helduei zuzentzen zaizkie. Une honetan, administrazio publikoek, baita gobernu irekiaren eta parte-hartzearen eremuan ere, gizarteko gazteenetan jarri behar dugu arreta.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendari Josu Llanok eman zion hasiera saioari, eta ongietorria eman zien Urdaneta, La Salle, Berrio-Otxoa, San Adrian BHI, San Felix Ikastola, Bilboko Haur eta Nerabeen Kontseilua eta UNICEFeko Aholku Batzordea osatzen duten haur eta nerabeei.

Jardunaldia modu arin eta dibertigarrian igaro zen, Haur eta Nerabeen Euskal Legearen edukia adingabeen hizkera eta interesera egokitzeko aukera eman zuten dinamika parte-hartzaileen bidez.

Ana Aguirre Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendariak eman zion amaiera.