Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga

Zer da berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga?

Zeharkako tributua da berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga, zeinak honako hauen kontsumoa kargatzen baitu: bere eremu objektiboan sartutako berotegi-efektuko gas fluordunen kontsumoa eta halako gasak dituzten nahasteena.

Eremu objektiboan sartuta daude Berotegi-efektuko Gas Fluordunei buruzko 517/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean agertzen diren hidrofluorokarburoak (HFC), perfluorokarburoak (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6).

Nahasteak eremu objektiboan sartuta daude, baldin eta osatzen dituzten substantzietako bat gutxienez aipatutako eranskineko zerrendan badago.

Berotegi-efektuko gas fluordunen ekoizleek, Europar Batasunaren barruko eskuratzaileek eta biltegizainek aurkeztu behar dute zerga (587 eredua).

Europar Batasunaren barruko eskuratzaileak salbuetsita daude, kuotarik ordaindu beharrik ez duten likidazio-aldietan.

Zergaren kargapean dago berotegi-efektuko gas fluordunak fabrikatzea, Europar Batasunaren barruan eskuratzea edo modu irregularrean edukitzea, bai gasak ontzietan badaude, bai produktuetan, ekipoetan edo tresnetan sartuta badaude.

Sortzapenaren geroratze-erregimena gas fluordunen eskuratzeetan

Zerga ordaindu behar duten gas-eskuratzeei geroratze-erregimena aplikatzeko baimenduta dagoen pertsonari edo entitateari «gas fluordunen biltegizaina» deritzo.

Geroratze-erregimen hori dela bide, «gas fluordunen biltegizainak» eskuratutako gasen entrega izaera hori ez duenari egiten dionean edo haren esku jartzen duenean edo gas fluordunak erabiltzen dituenean gertatuko da zergaren sortzapena.

«Gas fluordunen biltegizaina» izateko, Kudeaketa Bulegoaren aurretiko baimena behar da, bai eta zergaren lurralde-erregistroan biltegizain gisa inskribatzea (G4 jarduera-gakoa) ere.

Erregelamendu bidez ezarritako moduan, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergaren lurralde-erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute zergadunek eta zerga aplikatzen den lurraldean establezimendurik ez duten zergadunen ordezkariek, zeinak zergadunek izendatu baitituzte zerga horrekin dituzten betebeharrei dagokienez zerga-administrazioaren aurrean ordezka ditzaten.

Lurralde-erregistroan inskribatzeko eskaera jarduera hasi aurretik egin beharko da, bitarteko elektronikoz, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

Inskripzioa egin ondoren, Kudeaketa Bulegoak inskripzio-erabakia jakinaraziko du, eta erregistroko inskripzioa egiaztatzen duen txartela bidaliko du. Bertan, Gas Fluordunen Jarduera Kodea agertuko da (CAF).

  • 587 eredua, Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa.

    587 ereduaren aurkezpena eta, hala badagokio, zerga-zorraren ordainketa, likidazio-aldia bukatu eta hurrengo hilaren 1etik 25era bitartean egingo da, urtarrilean egin behar diren aurkezpen eta ordainketen kasuan izan ezik; azken horiek hil horren 31ra arte egin ahal izango dira. Ondorio horietarako, likidazio-aldia hiruhileko naturala izango da.

    OHARRA: Salbuespen gisa, berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen laburpen-aitorpena aurkeztu behar dutenek 2023ko martxoan aurkeztu beharko dute, 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra bitartean egindako eragiketei dagokienez, 586 ereduaren eta eredu hori aurkezteko modu, prozedura eta baldintza orokorren arabera.

    Nahitaez aurkeztu beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • A23 eredua, Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Itzulketa-eskaera.

    Aurkezpena: A23 eredua itzulketa-eskaera eragin duten egitateak gertatu diren hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren 1etik 25era bitartean aurkeztu behar da, urtarrilean egin behar den aurkezpenaren kasuan izan ezik; azken hori urtarrilaren 31ra arte egin ahal izango da.

    Nahitaez aurkeztu beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • 2023/11/24 Formularioa betetzearen bidezko elkartrukearen alderdi orokorrak

    Atal hauek gehitu dira:

    • Aitorpen baten xehetasuna – Oharrak Aldatu
    • Idazpenak formatuarekin exportatu
    • Idazpena kopiatu
  • 2023/09/13 Formularioa betetzearen bidezko elkartrukearen alderdi orokorrak

    Atal hauetako informazioa aldatu eta osatu da:

    • Zerbitzuaren deskribapena
    • Aitorpen baten xehetasuna
      • Egoeren historikoak
    • Aitorpen baten ezeztatzea
    • Aitorpen bat zirriborrora atzera egitea
    • Idazpen baten xehetasuna
      • Egoeren historikoak

    Web zerbitzuen bitartez trukearen alderdi orokorrak

    3. Funtzionamenduari buruzko eskema orokorra atala aldatu da.

    Aurkeztutako aitorpenak bajan eman daitezke, baldin eta aitorpena aurkezteko epea gainditu ez bada.

  • 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duena.
  • 2/2023 Foru-Dekretu Arauemailea (546 KB), maiatzaren 16koa, zeinaren bidez Berotegi Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergari buruzko 2014ko ekainaren 11ko 5/2014 Foru Araua aldatzen baita.
  • Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 129/2023 Foru Agindua (752 KB), apirilaren 4koa. Honen bidez, 587 eredua, «Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa», eta A23 eredua, «Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Itzulketa-eskaera», onesten dira, haiek aurkezteko era eta prozedura ezartzen dira, eta lurralde-erregistroan inskribatzeko modua arautzen da.
  • Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 207/2023 Foru Agindua (200 KB), maiatzaren 16koa, honako foru-agindu hauek aldatzekoa: Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 129/2023 Foru Agindua, apirilaren 4koa, zeinaren bidez, 587 eredua, «Berotegi Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga. Autolikidazioa», eta A23 eredua, «Berotegi Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zerga. Itzulketa-eskaera», onesten diren, haiek aurkezteko era eta prozedura ezartzen diren, eta lurralde-erregistroan inskribatzeko modua arautzen den, eta 2232/2017 Foru Agindua, abenduaren 15ekoa, zeinaren bidez Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro-liburuak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egiteko zehaztapen normatibo eta teknikoak arautzen diren.
  • 16/2013 Legea (634 KB), urriaren 29koa, Ingurumen-fiskalitatearen arloko zenbait neurri ezarri eta beste zerga- eta finantza-neurri batzuk onartzen dituena.
  • 712/2022 Errege Dekretua (241 KB), abuztuaren 30ekoa, Berotegi-efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duena.

Kontabilitatea

Zergaren zergadunek zergak kargatzen dituen produktuen kontabilitatea egin behar dute, eta, horretarako, dagokion foru-aginduaren IV. eranskinean jasotzen den formatu elektronikoa baliatu.

Betebehar hori betetzeko, euskarri informatikoko kontabilitate-sistema bat erabiliko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, eta kontabilitateko idazpenak modu elektronikoan emango dira.

Kontsulta fiskal eta teknikoetarako laguntza

Fiskalak (zergari buruzkoa)

Telefonoa: 946 125 500.

Teknikoak (programaren instalakuntza/funtzionamendua)

Proben Ingurunea

Bizkaiko Foru Aldundiak proba esparru bat prestatu du, nahi duten erakundeek gas fluordunen gaineko zerga kudeatzeko sistema teknologikoak prestatu ditzaten.

  • Proba esparruak ez dauka, oraingoz, ixteko datarik.
  • Proba esparru honetarako ez da aldez aurretik inskribatu behar, eta nahi beste proba egin ahal izango dira.
  • Esparru honetan egindako bidalketak ez dira lotesleak, ez dute eraginik zergetan eta ez dira inola ere errealtzat joko..

Oharra

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekoizpen-ingurunean TEST modua ez dago GAITUTA. PROBAK proba-ingurunean egin behar dira.