APARTEKO LAGUNTZA, ERREGAIEN PREZIOA ORDAINTZEKO HIDROKARBUROEN GAINEKO ZERGAREN ZATI BATEN ITZULKETAREN ONURADUN IZAN EZIN DIREN PROFESIONALENTZAT (EKAINAREN 29KO 18/2026 ERREGE LEGE DEKRETUA)

  • Norentzat dira laguntza horiek?

    Gasolio profesionalagatik hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzearen onuradun izan ezin diren pertsona fisiko edo juridikoei, beren ibilgailuen arabera.

    1. 2026ko uztailaren 1ean, VDE, VT, VTC, VSE, MDPE, MDLE baimen mota duten titular badira, eta alta emanda badaude Garraio Enpresa eta Jardueren Erregistroan.
    2. 2026ko uztailaren 1ean, hiri autobusen titular badira, eta alta emanda badaude Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren ibilgailuen erregistroan.
  • Zein da eskaerak aurkezteko epea?

    Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1ean hasi eta urriaren 30ean amaituko da.

    Zein da eskabideak ebazteko epea?

    3 hilabete, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Onuradunen jarduera

Laguntzen zenbatekoa honako jarduera hauen artean banatuko da

EIZ tarifak Jarduera
721.1. epigrafea Taldekako hiri garraioa.
721.2. epigrafea Autotaxizko garraioa.
721.3. epigrafea Bidaiarien errepidezko garraioa.
721.4. epigrafea Autopisten, errepideen, zubien eta ordainleku-tunelen ustiapena.
722 taldea Merkatalgaien errepidezko garraioa.
729.3. epigrafea Bestelako ataletan bildu ez diren lurgaineko garraio zerbitzuak.
751.4 epigrafea Autopisten, errepideen, zubien eta ordainleku-tunelen ustiapena.
751.6 epigrafea Merkantzien zamalanerako zerbitzuak.
757 taldea Etxealdaketa zerbitzuak.
756.1. epigrafea Garraio agentziak, igaroleak.
756.9. epigrafea Garraioen beste bitartekaritza-zerbitzuak.

Diru-laguntzaren zenbateko indibiduala

Laguntzaren zenbateko indibiduala zehazteko, kontuan hartuko da onuradun bakoitzak ustiatutako ibilgailu kopurua eta mota, baldin eta ezin bada erabilera profesionaleko gasolioagatik hidrokarburoen gaineko zergaren zati bat itzultzearen onuradun izan, erantsitako taularen arabera.

Zerga egoitza Bizkaitik kanpo duten eskatzaileek dagokien erakundeetan eskatu beharko dute (Zerga Administrazioko Estatu Agentzia, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua).

Ibilgailua Zenbatekoa (euro)
Salgai astunak. Kamioia. MDPE, BGM ≥ 7,5 t eta GLP, GNC edo GNL erregai mota duena 1.350
Salgai astunak. Kamioia. MDPE eta BGM < 7,5 t 499
Merkantzia arinak. Furgoneta. MDLE 225
Anbulantzia VSE 225
Taxiak. GLP, GNC edo GNL erregai mota duten VT 150
Taxiak. VT gasolinazko erregai motarekin 150
Taxi egokituak edo Eurotaxia. VT gasolinazko erregai motarekin. VT erregai gasolioarekin. GLP, GNC edo GNL erregai motako VT. Alokairuko ibilgailua gidariarekin. GTI 150
Alokatzeko ibilgailua gidariarekin VTC 150
Autobusa. VDE eta GLP, GNC edo GNL erregai mota 731
Hiri-autobusa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra erabiltzeko irizpideen araberako sailkapenaren eta GLP, GNC edo GNL erregai motaren arabera 731