III: Gizarte-bazterketa eta patologia mental larria

Gizarte-bazterketa eta patologia mental larria: lankidetza soziosanitarioa ezinbestekoa da

Zuzentzen dudan Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailean antolatu dugu GIZARTEGUNE gogoetarako espazioaren jardunaldi berri bat. Jardunaldi horrek partekatu, hausnartu, eztabaidatu eta eraikitzeko leku bat izan nahi du.

GIZARTEGUNE sail honen lehentasunezko ardatzak aztertu eta zabaltzeko da, gure asmoa baita zimenduak jartzea beste mundu hori eraikitzeko, hau da, ahulenekin berdintasunezkoagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa den gizarte hori. Helburu hori lortu nahi dugu, eta helburu hori eraiki beharra dugu.

Jardunaldia, hain zuzen, otsailaren 26an egingo da, « Gizarte-bazterketa eta patologia mental larria: lankidetza soziosanitarioa ezinbestekoa da» izenburupean.

Deustuko Unibertsitate Auditorioan, buru-nahasmendu larria duten pertsonen egoera sozial eta terapeutikoa aztertuko da gizarte-bazterkeriaren hainbat testuingurutan (seguru asko, nahasmendua gizarte-bazterkeriaren kausa edo ondorio gisa), bai eta sistema bietan (osasun arlokoa eta soziala; kontuan hartuta ezinbestez bateratu behar direla biak) oinarritutako esku-hartzerako eredu aurreratuen garapena ere. Horrez gainera, buru-nahasmendua duten pertsonei arreta hobea emateko garatzen ari diren ikuspegi, proposamen eta metodologia berritzaileen berri emango da.

Gizartegune

PROGRAMA:

  • 9:00 - 9:15- Jardunaldiaren aurkezpena.
    Teresa Laespada and. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatua.
  • 9:15-9:30 Manuel Lezertua Jn. T. G., Ararteko.
    Gaixotasun mental larrian eta gizarte- bazterketan koordinazio soziosanitariorako printzipioak.
  • 9:30 - 10:10- 1. txostena: Osasun publikoak ikuspegi berriak behar ditu gizarte-bazterketako egoeran dauden gaixoen esku-hartze soziosanitarioa egiteko.
    Rafael Bengoa doktorea, Deusto Business School-eko osasun arloko zuzendaria (Deustuko Unibertsitatea).
  • 10:10-10:50- 2. txostena. Gizarte-bazterketako egoeran dauden gaixo mentalen profilak eta gizarte arloko metodologiak.
    Izaskun Ormaetxea and. -IOK Gizarte Lanerako Laborategia.
  • 10:50- 11:00 - Solasaldia.
    Moderatzailea: María Guijarro, Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendari Nagusia.
  • 11:00 - 11:30 - Kaferako etenaldia.
  • 11:30-12:30- 1. mahai-ingurua. Osasun sistemaren eta esku-hartze sozialeko sistemaren arteko lankidetza, koordinazio eta kooperaziorako proposamenak gizarte- bazterketan egon eta patologia mental larria duten pertsonen arloan.
    • Jose Uriarte jn. (Osakidetza). Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Kudeaketa Klinikorako Unitateko burua. Osakidetza.
    • Lourdes Zurbanobeaskoetxea and., Euskadiko Koordinatzaile Soziosanitarioa.
    • Alfonso López jn. EAPNko koordinatzailea.
    • Elisa Zugazaga and, Gizarte Inklusiorako Zentro eta Programen Ataleko Burua.
    • Moderatzailea: Iñigo Alvear, Inklusiorako Zerbitzuko burua.
  • 12:30-13:40- 2. mahai-ingurua. Gizarte- bazterketan egon eta patologia mental larria duten pertsonekin eginiko esku-hartze soziosanitarioei buruzko esperientziak aurkeztea.
    • Pablo Ruiz jn. Bizitegi.
    • Ruben de Pedro jn. Osakidetza.
    • Haizea de la Llosa And. FEDEAFES.
    • Borja Aguirre Jn. Zubietxe.
    • Laia Vila And. Fundación Arrels.
    • Moderatzailea: Óscar Seco Jn. Gizarte Inklusiorako zuzendari nagusia.
  • 13:40 - 13:45 - Itxiera. Óscar Seco Jn. Gizarte Inklusiorako zuzendari nagusia.

Bizkaiko Foru Aldundian gure proposamena zuen interesekoa izatea espero dugu. Izena ematea doan da, baina, lekua gorde ahal izateko, erantsitako inskripzio-orria bete behar da eta gizartegune@bizkaia.eus helbidera bidali.

Izen emate orria