Dinamizatzea

Xertatu:adin proposatutako ibilbidearen eta eskuragarri dauden baliabideen helburua prozesuaren garapena arrakastatsua izaten laguntzea da. Horrez gain, beharrezkoa da ere prozesuaren barne dinamizaziorako neurriak hartzea. Horrela, garapena egokia dela eta enpresak beharrezko gaitasunak hartzen dituela bermatzen da, hobekuntza zikloan jarraikako errepikapenak egiteko.

Enpresa barruan arduraduna izendatzea

Xertatu:adik, beste ezer baino lehen, prozesua ekartzen du. Prozesu bat arrakastaz garatzeak erakundearen barruan haren arduradun izango den pertsona argi eta garbi izendatzea esan nahi du. Ondorioz, enpresaren zuzendaritzak xertatu:adi ezartzearen arduradun den pertsona (edo taldea) izendatu behar du, hark proiektuaren lider izateko behar duen denbora eta baliabideak izatea erraztuz.

Pertsona horren funtzioak hurrengoak izango dira:

  • EGE kontzeptuak esan nahi duenaren inguruan eta erakundeentzat planteatzen dituen erronken inguruan gutxieneko prestakuntza lortzea.
  • Xertatu:adi ezartzeko bideratzailearekin harremanetan egongo dena izatea, prozesuak bideratzaile homologatu baten laguntza duenean.Ser el/la interlocutor/a con la persona facilitadora para implantar xertatu:adi, cuando el proceso sea acompañado por un/a consultor/a homologado/a.
  • Erakundeko pertsonen jarduna koordinatzea EGEn diagnostikoa eta jarduera plana lantze aldera.
  • Urteko EGEren jarduera planean bildutako jarduerak garatzen direla bultzatzea, horien gaineko jarraipena eginez eta antzemandako desbiderapenak aztertuz.
  • Prozesuaren barne komunikazioko jarduerak eta xertatu:adi ezartzearen emaitzak koordinatu.
  • Diagnostiko eta EGEn etengabe hobetzeko prozesua enpresan ezarrita eta kudeaketa sistemetan sartuta geratzen dela bermatzea.

Prozesuaren barne komunikazioa

Funtsezkoa da enpresan lan egiten duten pertsona guztiekin xertatu:adi prozesuaren komunikazio ona egitea, haren ezarpenaren garapena egokia izate aldera.

Erakundeko pertsonen parte-hartzea funtsezkoa da erakundeak iraunkortasunaren biderantz egindako urratsa egonkorra izateko. Izan ere, enpresan bizi den kulturan sartzen da. Gainera, erakundeko pertsonak dira hobekuntza planean bildutako jarduerak martxan jartzeaz arduratuko direnak eta, ondorioz, ezinbestekoa da haien parte-hartze aktiboa izatea, prozesua arrakastatsua izatea bada lortu nahi dena.

Gardentasuna ezinbestekoa da xertatu:adi aplikatzerakoan. Horren bidez, prozesuak aurreikus daitezkeen emaitzekin bat datozen igurikimenak esnaraziko ditu enpresako pertsonengan. Azkenik, enpresako langileek enpresan garrantzi handieneko interes taldeetako bat eratzen dute kasu guztietan. Ondorioz, haien igurikimenak eta horiei emaniko erantzunak biltzea funtsezko osagaia dira enpresa bakoitzaren gizarte erantzukizunean.

Labur adierazteko, pertsonekin komunikazioa izatea funtsezkoa da prozesua sinesgarria izateko eta bertan haien parte-hartzea izateko, eta, gutxienez, langileria jakinaren gainean jartzeko hiru une ezarri behar dira:En resumen, la comunicación a las personas es clave para la credibilidad del proceso y la participación en el mismo y deben, al menos, establecerse tres momentos de comunicación a la plantilla:

  • Prozesuari ekiterakoan
  • Diagnostikoa egin eta jarduera plana landu ondoren.
  • Ebaluazioa egin ondoren eta hobekuntzaren ziklo berriaren hasierarako.

Xertatu:adik lehen adierazitako ibilbidean esplizituki proposatzen ez badu ere, enpresak parte hartzeko bideren bat jar dezake zuzendaritza taldeari lotzen ez zaien pertsonentzako. Parte-hartzea diagnostikoaren eta jarduera plana lantzearen faseetan egingo litzateke.

Diagnostikoaren emaitzak eta enpresak handik ateratako hobekuntza jarduerak jakinarazteak lehenengo helburu bat izan behar du: hain zuzen ere, erakundeko pertsonek sinesgarritasuna ematea prozesuari. Izan ere, horrela bakarrik lortuko da guztien babesa eta arrakastarako bermeekin garatzeko behar adina motibazio izatea. Une honetan egiten den komunikazioaren bigarren helburua pertsonek lantaldeetan parte hartzea bultzatzea izango da. Lantaldeak hobekuntza planean sartutako jarduerak dinamizatzeko eratzen direnak izango dira. Zintzotasuna, gardentasuna eta norberak bere buruari kritika ona egitea izango dira bi helburuak lortzeko komunikazio hau gidatu behar duten balioak. Bi helburu horiek sinesgarritasuna eta parte-hartzea izango dira.

Xertatu:adi prozesua ezarrita utzi

EGE bidea da xedea baino. "Jarduten duten tokietako oreka iraunkorrean" laguntzeko punturik egokienerantz orientatzea arrazoizko utopia da, eta horrek etengabe bidean egotera behartzen du. Arrazoi hori dela eta, xertatu:adi etengabeko hobekuntzaren ibilbide ziklikoan oinarritutako metodologia da.

EGEren diagnostiko eta etengabeko hobekuntzaren prozesua enpresan ezarrita geratzea xertatu:adi enpresan praktikan jartzen den lehenengo ekitaldi osoari laguntzen dion eginbeharra da. Barruko pertsona (edo talde) arduradunak prozesua enpresaren berezitasunetara egokitu behar du denbora horretan guztian zehar, prozesu hau enpresaren "prozesuen mapari" erantsi (edo beste kudeaketa elementuren bati), jarraikakotasuna bermaturik gera dadin.

Jada argi dago xertatu:adik ez dituela enpresako etengabeko hobekuntzaren prozesuak ekartzen dituen metodologiaren alde guztiak bildu nahi. Ez du baliabiderik eransten hobekuntzarako lantaldea prestatzeko edo prozesukako kudeaketan orientatzeko. Xertatu:adik ez ditu kudeaketa sistemak asmatu nahi, etengabeko hobekuntzaren praktika EGEren erronkari egokitu baizik. Hori dela eta, malgutasuna eskaintzen du enpresak bere metodo eta sistema propioak abian jar ditzan. Hori abantaila da EGEren kudeaketa enpresaren gainerako kudeaketa sisteman sartzeko, jada adierazi den moduan.

Horretarako, hurrengoak bezalako galderei erantzun behar zaie:

  • EGEren zein adierazle sartuko dira enpresaren aginte taulan?
  • Nola lotzen da EGEren hobekuntza prozesua enpresaren beste prozesu batzuekin?
  • Nola lotzen da EGEren hobekuntza plana enpresaren ekintza planarekin edo urteko hobekuntza planarekin?
  • EGEren diagnostikoa bat al dator denboran enpresaren urteko jarduera plan orokorra egiteko beste elementu batzuekin?
  • Nola erantsiko da iraunkortasunaren ikuspegia enpresaren estrategiaren hurrengo berrikuspenean?
  • Nola birpasatzen du zuzendaritzak diagnostikoa eta hobekuntza jarraituko prozesua EGEn?

Xertatu:adik adierazitako bidea jarraitzeak ez du esan nahi enpresaren sormena mugatu behar denik. Ibilbide erabat naturala da etengabeko hobekuntzan, EGEk eskatzen dituen berezitasunak bilduz (diagnostikoan eta plangintzan). Hala eta guztiz ere, xertatu:adi aplikatzeak ez ditu beste jarduera edo baliabide batzuk kanpo uzten, enpresak iraunkortasunaren alde eginiko apustua babesteko aukera izanez. EGE, hain zuzen ere, ate ireki bat da sormenari eta berrikuntzari sartzen uzteko.