Txostenak

xertatu:adi aplikatzean hiru txosten sorten dira:

Diagnostiko txostenaren edukia

  1. Enpresaren aurkezpena

    Atal honetan enpresaren deskripzio laburra erantsiko da, abiagunea aztertzeko check-listean bildutako datuetatik abiatuz.

  2. Xertatu:adiren ezarpen prozesua

    Atal honetan xertatu:adi ezartzeko prozesuaren kronograma bilduko da, fase bakoitzarentzako datak eta aurreikusitako epeak jasoz.

  3. Diagnostikoaren emaitzak

    Txostenaren puntu honetan, emaitzek ekarritako informazio garrantzitsuena islatu behar da.

  4. Alderaketaren emaitzak:sendotasunak eta hobekuntza eremuak

    Hiru diagnostiko elementuen (galdeketa, adierazleak, interes taldeen igurikimenak) "alderaketa" ariketaren emaitzak argitu egingo ditu atal honetan sartu beharreko alde sendoak (sendotasunak) eta enpresak hobetu beharrekoak.

Eranskinak

Eranskinetan abian jartzeko fasean, abiagunearen azterketarenean eta diagnostikoarenean sortutako dokumentu ezberdinak erantsiko dira.

  • 1. eranskina: Zuzendaritzaren konpromisoa
  • 2. eranskina: Abiagunea aztertzeko check-lista
  • 3. eranskina: Diagnostikoaren galdeketa
  • 4. eranskina: Adierazle sorta
  • 5. eranskina: Interes taldeen igurikimenak laburbiltzeko txantiloia
  • 6. eranskina: alderaketarako txantiloia.

Jarduera planaren dokumentuaren edukia

"Jarduera Planaren txantiloiaren" erabileratik, edo plangitza egiteko enpresak erabiltzen dituen beste txantiloietatik, ateratzen da zuzenean Jarduera Planaren dokumentua.

Ebaluazio txostenaren edukia

  1. Xertatu:adiren ezarpen prozesua

    Xertatu:adi prozesuak enpresan izandako garapenaren programa (kronograma, plangintza...), aurreikusitako datak eta epeak nahiz benetan izandakoak jasoz.

  2. Jarduera planaren jarraipena

    Jarduera eta EGEn hobetzeko plana praktikan jartzearen emaitzak atal honetan bilduko dira ikuspegi bikoitzetik:

    • Jardueren garapena, hau da, planean aurreikusitako jarduerak zein neurritan osatu diren.
    • Helburuen lorpena, hau da, zein neurritan lortu diren planean jasotako jarduera bakoitzaren kontrolerako adierazleen balio objektiboak.
  3. Adierazleen neurketa berria

    Enpresak lehiakortasun iraunkorrerantz izandako aurrerapausoa ebaluatzeko, EGE adierazle sortaren ebaluazio berria jaso behar da. Bertan, diagnostiko fasean egindako ebaluazioaren ondoko ekitaldiari buruzko balioak jaso behar dira.

  4. Prozesuak enpresan jarraitzea

    EGEn hobetzeko prozesuak enpresan jarraituko duela ziurtatzeko moduaren deskripzioa, pertsona edo talde arduraduna zein izango den jasoz, sistema edo prozesu ezarri bihurtu den argituz, enpresaren kudeaketa planetan edo hobekuntza orokorrekoetan sartu den adieraziz...

  5. Hobetzeko proposamenak

    Hurrengo urteetan EGEn hobetzeko planetan jorratu beharreko hobetzeko eremuei buruzko ideiak.

Eranskinak

Gauzatze eta ebaluazio fasetan sortu diren dokumentuak gehitzen dira eranskinetan.

  • 1. eranskina: Jarduera plana, planaren gaineko jarraipena egiteko eremuetako balioak erantsiz
  • 2. eranskina: Adierazle sorta

Halaber, eranskin moduan jarriko dira interesgarriak izan daitezkeen eta EGEren Jarduera Planaren jarduerak martxan jartzean sortu ahal izan diren agiriak (adibidez: jokabide kodea, interes taldeekiko harremanaren mapa, iraunkortasun memoria, gogobetetasun inkestak, hornitzaileak homologatzeko prozesua...).