4. Fasea. Gauzatzea

Behin jarduera plana landuta, hurrengo urratsa jarduerak martxan jartzearena da. Prozesuaren funtsezko unea da, prozesuaren beraren sinesgarritasuna eta etorkizuna baita jokoan jartzen dena.

Hobekuntza jardueren ezarpenak enpresaren ohiko bideak jarraitu beharko ditu. Jarduerak prozesuei (prozesukako kudeaketan) edo hobekuntza taldeei edo arduradunei egokituko zaizkie, horietako bakoitzari giza eta ekonomi baliabide nahikoak emanez.

Adierazi den moduan, xertatu:adik 4 eremuko jarduerak gauzatzea iradokitzen du: estrategia, kultura, eragiketak eta interes taldeekiko harremana. Plana martxan jartzea errazteko, xertatu:adik azken hiru eremutako hobekuntza jarduerak jorratzen lagun dezaketen baliabideak ditu. Bestalde, EGE enpresaren estrategian sartzeko ez dira baliabide zehatzak behar, baizik eta iraunkortasunaren aldagaia enpresaren estrategiaren berrikuspenean sartzeko borondatea.

Xertatu:adik gauzatze fasean eskaintzen dituen baliabideak nahi izanez gero erabiliko ditu enpresak, zein hobekuntza jarduerari ekin nahi dion gorabehera. Baliabide horiek hurrengoak izango dira:

Enpresa kulturaren eremurako:

EGE enpresaren kulturan sartzeko orientabidea (balioak, EGE politika eta kode etikoak).

Erantsiak

Kultura - etika kodeak (505 KB)

Ohiko eragiketen eremurako:

  • EGE baliabideen katalogoa
  • EGE hornitzaile katera eramateko orientabidea

Erantsiak

Interes taldeekiko harremanaren eremurako:

Orientabidea interes taldeekin elkarrizketa izateko

Erantsiak