Balioespena

Nola jarri harremanetan balioespena lortzeko?

Balioespenerako taldeak edo horretarako erreferentziazko profesionala eskatzailearekin harremanetan jarriko dira elkarrizketa bat hitzartzeko. Elkarrizketa hori Bilboko Urkixo Zumarkaleko 4. zenbakian kokatutako Gizarteratze Zerbitzuaren bulegoetan egingo da.

Nola egiten da balioespena?

Eskumena duten balioespen taldeak gizarte langile profesionalez osatuta daude. Haiek hartuko dute balioespena egiteko eskatu duen pertsona elkarrizketa sakona egiteko adierazi zitzaion data eta orduan. Horren ostean, espedientean dauden agiriak aztertu eta gizarte-bazterkeria egoeraren ebaluazioa egiten da.

Interesdunak eskaeraren bitartez emandako baimenarekin, helburu berdinerako behar den informazioa eskatu ahalko zaie beste zerbitzu edo organismo batzuei.

Oharra:

  • Kontuan hartu beharra dago gizarte-bazterkeriaren balioespena pertsonaren erresistentzia ahalmena neurtzean oinarritzen dela gehienbat. Ondorengo adierazleei ematen zaie garrantzia:  Afektibitate loturak egotea eta gizartearen laguntza jasotzea, gizarterako gaitasun eta trebeziak, oinarrizko dinamismoak, gizartearekin erlazioa izatea eta parte hartzea, eta azkenik oinarrizko autonomia neurtzea ekonomiaren, lanaren eta egoitzaren alorrean, eta baita bizikidetzaren, norberaren eta osasunaren alorrean ere.
  • Ezegonkortasun kliniko egoeran dauden eskatzaileek egoera hori egonkorra izan arte itxaron beharko dute balioespena egitea posible izateko.

Nola jakin daiteke norbait gizarte-bazterkeria egoeran dagoen edo ez eta zein zerbitzu eta prestazio izan ditzakeen?

Pertsona horrek jakinarazpen bat jasoko du etxean, bazterkeria egoeraren baremazioarekin eta berak gizarteak baztertzeko arrisku egoeran edo gizarteratzen dagoelako iritzia eman ahalko du.

Pertsona hori gizarte-bazterkeria egoeran badago edo IVES - I. irizpidearen arriskuan badago, eskura dituen zerbitzu eta/edo prestazioen berri emango zaio.

Zer egin daiteke balioespenarekin konforme ez badago?

Pertsona horrek bere gizarte-bazterkeria egoera gaizki balioetsi dela uste badu, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko du hilabeteko epean.

Idatziz aurkeztu beharko da errekurtsoa. Bertan desadostasunaren arrazoiak azaldu beharko dira eta eskatzaileak edo ordezkariak (legezkoa edo borondatezkoa) sinatu beharko du.