Gizarte-bazterkeria egoera

Nortzuk daude gizarte-bazterkeria egoeran?

Pertsona bat gizartetik baztertuta dagoela esaten da pertsona horrek defizit eta gabezia asko baditu bere bizi baldintzetan eta bizikidetzan, gabezia horiek iraunkorrak badira, eta, guztiek batera, gizarte bazterketaren egoera sortzen badute, zuzeneko lotura duena baliabide pertsonalekin, harremanetarako baliabideekin eta baliabide materialekin.

Gizarte-bazterkeria egoera neur al daiteke?

Gizarte-bazterkeria egoera, diagnostiko gisa, neur daiteke intentsitateari dagokionez, ondorengo mailetan:

  • Arina: hasierako deserrotzea edo deserrotze arina (familiakideekin edo laguntza-sareekin harreman hauskorra duten pertsonak).
  • Moderatua: Deserrotze-fase aurreratua (oinarrizko gizarte harremanak eten dituzten pertsonak).
  • Larria: ez du gizartean parte hartzen (gizarte harreman edo afektibitate-harreman gutxi edo ezer ez).

Zertarako egiten da gizarte-bazterkeria egoeraren balioespena?

Gizarte-bazterkeria egoeraren balioespena egitea beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren Inklusio Zerbitzuak kudeatzen dituen zerbitzuetara sarbidea izateko.