Lekua

Mesada Mendikatearen ikuspegia La Brenatik (Lanzas Agudas)

Ordunteko Mendiak Bizkaiko Lurralde Historikoaren mendebaldeko muturrean daude kokatuta (Euskal Autonomia Erkidegoa), Enkarterri eskualdean, eta bertako uren banalerroa Menako Haranaren (Burgos) eta Karrantza Haranaren arteko muga da. Hego-mendebalde/ipar-ekialde norabidean daude lerrokatuta, profil biribilduko muino eta goraguneak dituzte, eta horien artean sakan aldapatsu eta sakonak daude. Mendilerroan, Zalama (1.340 m), Ordunte (1.105 m) eta Burgueño (1.045 m) mendien gailurrak nabarmentzen dira. Erreken arten, berriz, azpimarratzekoak dira Pozonegro erreka -Calera ibaian isurtzen da-, Argañeda eta Balgerri errekak -Cuadro ibaian isurtzen dira- eta Bernales erreka -Karrantza ibaian isurtzen da-.

Ordunteko Mendien zati gehiena titulartasun publikokoa da, eta haien jabea Karrantza Haranaren udalerria da. Lursail horiek Onura Publikoko Mendien izaera dute, eta, hortaz, haien kudeaketaren arduraduna Bizkaiko Foru Aldundia da. Horren eraginez, Ordunteko Mendietan gauzatzen diren jarduerak Karrantzako udalaren eta foru administrazioaren artean adosten dira.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa