Datu pertsonalen babesa

Administrazio Publikoek batzuetan pertsona bati buruzko datuak erabiltzen dituzte, eta horiei esker, bere jatorri etnikoa, osasun-egoera eta berariazko ezaugarri biometrikoak, bizitza edo sexu-orientazioa, iritzi politiko eta erlijiosoak, filosofikoak edo sindikatu-afiliazioa jakin daitezke. Datu horiek bereziki babestu behar dira, eragindako pertsonaren baimenik gabe inork erabil ez ditzan.

Agiritegi Administratibo Orokorrak zaintzen duen dokumentazioaren zati batek bereziki babestutako datu pertsonalak ditu. Horregatik, Datu Pertsonalen B  abesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa indarrean sartu zenean, AAOk bere informatika-programa egokitu zuen, arauak dokumentu-funts bakoitzerako eskatzen zuen babes-maila -handia, ertaina edo oinarrizkoa- edo aplikatzen zitzaion ala ez jaso zezan.

2018ko maiatzaren 25ean datuen babeseko Europako 679/2016 Arautegi Orokorra (EB) indarrean sartu zen eta babes-mailak kendu zituen. Ordez, berezi babestutako datuak dauden ala ez adierazteko betebeharra ezarri zuen. AAO berehala egokitu zen baldintza horretara: hortik aurrera, agirietan datu horiek jasotzen diren adierazten du, eta herritarrek Gangurengo instalazioetan egiten dituzten kontsultak erregistratzen ditu.

Informazio osagarria

Datuak babesteari buruzko informazioa (515 KB)