Beharrezko dokumentazioa IFZ eskuratzeko

Interes ekonomikoko taldeak (V)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Bere funtzionamenduan agintzen duten estatutuak jasota egon behar diren taldea formalizatzen duen eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau taldearen ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen ordezkaritzaren gaitasuna egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran edo estatutuetan horrelakotzat agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Taldea formalizatzen duen eskritura publikoaren jatorrizkoa, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

Igo

Elkarteak (G)

Irabazteko asmorik gabeko erakundea

Honelako erakundeen ezaugarri nagusia da ezin dituztela banatu bazkideen artean urteko irabaziak edo soberakin ekonomikoak.

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko aktaren, batza artezkariaren eta elkartearen estatutuen fotokopia. Horretaz gainera, Eusko Jaurlaritzaren edo, eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa gainditzen badu, eskudun Erakundearen Elkarteen Erregistroan sartzeko eginbidearen jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren edo, elkartearen eremua estatukoa bada, eskudun Erakundearen Elkarteen Erregistroan izena emateko ebazpenaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Behin betiko IFZ eskuratzea aurretik behin-behinekoaren eskabidea egin gabe

  • Eratzeko aktaren, batza artezkariaren eta elkartearen estatutuen jatorrizkoa eta fotokopia, Eusko Jaurlaritzak edo, elkartearen eremua estatukoa bada, eskudun Erakundeak ikus-onetsita.

Aldaketak

036 ereduaren bidez sozietatearen izenaren edo egoitzaren aldaketen berri soilik eman behar da. Bataren zein bestearen aldaketaren berri emateko agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • 036 eredua (1. eta 2. orriak); egoitza aldatu bada, 5. eranskina ere bai.
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).
  • Elkarteen erregistroaren ebazpena (edo erregistro eskudunarena, eremua Estatua bada): jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Jatorrizko IFZ eta zuzendaritza batzak erabakitako aldaketa akordioaren fotokopia (bertan geratuko da).

Desegitea

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • 036 eredua (1. eta 2. orriak).

Kirol kluba (G)

Irabazteko asmorik gabeko erakundea

Honelako erakundeen ezaugarri nagusia da ezin dituztela banatu bazkideen artean urteko irabaziak edo soberakin ekonomikoak.

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Sortzeko aktaren fotokopia edo eratzeko dokumentu pribatua. Horretaz gainera, Eusko Jaurlaritzaren edo, eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa gainditzen badu, eskudun Erakundearen Kirol Elkarteen Erregistroan sartzeko eginbidearen jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren edo, eremua estatukoa bada, eskudun Erakundearen Kirol Elkarteen Erregistroan izena emateko ebazpenaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Behin betiko IFZ eskuratzea aurretik behin-behinekoaren eskabidea egin gabe

  • Eratzeko aktaren, batza artezkariaren eta elkartearen estatutuen jatorrizkoa eta fotokopia, Eusko Jaurlaritzak edo, elkartearen eremua estatukoa bada, eskudun Erakundeak ikus-onetsita.
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).
  • Eusko Jaurlaritzaren edo, elkartearen eremua estatukoa bada, eskudun Erakundearen Elkarteen Erregistroan izena emateko ebazpenaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Aldaketak

036 ereduaren bidez sozietatearen izenaren edo egoitzaren aldaketen berri soilik eman behar da. Bataren zein bestearen aldaketaren berri emateko agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • 036 eredua (1. eta 2. orriak); egoitza aldatu bada, 5. eranskina ere bai.
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).
  • Eusko Jaurlaritzako kirol elkarteen erregistroaren ebazpena (edo erregistro eskudunarena, eremua Estatua bada): jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Jatorrizko IFZ eta zuzendaritza batzak erabakitako aldaketa akordioaren fotokopia (bertan geratuko da).

Desegitea

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • 036 eredua (1. eta 2. orriak).
  • Zentsu-aitorpena sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia (elkartearen zuzendaritza-batzordeko kide bat izan behar da, bokala salbu).
  • Eusko Jaurlaritzako kirol elkarteen erregistroaren ebazpena (edo erregistro eskudunarena, eremua Estatua bada): jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Jatorrizko IFZ eta zuzendaritza batzak erabakitako aldaketa akordioaren fotokopia (bertan geratuko da).

Igo

Ondasun Erkidegoa (E) eta Sozietate zibilak (J)

Ondasun erkidegoa

Ondasun erkidegoa dago gauza edo eskubide baten jabetza pertsona bat baino gehiagoren esku dagoenean modu banaezinean (pertsona horiek erkideak dira). Inolaz ere ezin da agertu merkataritzako izena (ezin da inskribatu); erkidegoaren sozietate izena erkideen izen-deiturak dira.

Sozietate zibila

Sozietate zibilak kontratu baten bidez eratzen dira; kontratu horren arabera bi pertsonak edo gehiagok amankomunean jartzen dituzte ondasunak, dirua edo industria denek batera enpresa jarduera batean aritzeko, lortzen dituzten irabaziak euren artean banatzeko asmoarekin.

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko kontratu pribatuaren edo eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan bazkide edo erkide guztien identifikazioa, sozietate edo erkidegoari emandako kapitala edo ondasuna, bere partaidetza-kuota, erkidegoaren xedea eta helbidea ageriko dira, erkide guztiek sinaturik. Sozietate zibila eskritura publikoan eratu beharko da honi ondasun higiezinak edo eskubide errealak ematen zaizkionean.
  • Bazkide, erkide edo partaide guztien IFZren fotokopia.
  • Xede sozialtzat ondasun higiezinen errentamendua duten ondasun erkidegoek, gainera, salerosketa, jaraunspen edo dohaintzako eskrituraren edo salerosketako kontratu pribatuaren jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko dituzte.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZerako beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eratzeko kontratuaren jatorrizkoa, aldez aurretik Ondare Eskualdaketen gaineko Zergaren Atalaren aurrean aurkeztuta.
  • Xede sozialtzat ondasun higiezinen errentamendua duten ondasun erkidegoen kasuan, behin-behineko IFZ eskuratzeko salerosketako kontratu pribatua aurkeztu dutenean, hauek higiezinaren salerosketako jatorrizko eskritura aurkeztu beharko dute.

Aldaketak

  • Erkideen aldaketa (sozietate izena):
    • 036 eredua.
    • Aldaketa kontratua, jatorrizkoa eta fotokopia, oinordetza/dohaintzetatik edo eskualdaketetatik pasatu ondoren.
    • IFZ zaharra, berria emateko.
    • Erkideen/bazkideen IFZen fotokopiak.
  • Sozietatearen egoitzaren/zerga egoitzaren aldaketa:
    • 036 eredua.
    • Aldaketa kontratua: jatorrizkoa eta fotokopia.
    • IFZ zaharra, berria emateko.
    • 036 eredua sinatzen duen erkidearen edo bazkidearen IFZren fotokopia.

Desegitea

  • 036 eredua.
  • Eskualdaketen zergaren atalean desegite kontratu jatorrizkoa eta kopia.
  • Jatorrizko IFZ.
  • Erkideen IFZren fotokopia.

Igo

Nekazaritza-ustiategien titulartasun partekatua (E)

Erakunde horiek, nahitaez, bikoteko bi kideek osatuta daude; ez dago kapital-ekarpenik, eta izena hauetako bat izan daiteke, era berean:

  • "IZENA - IZENA TPko ERAKUNDEA" edo
  • "XXX BASERRIKO NEKAZARITZA-USTIATEGIA TPko ERAKUNDEA"

>

Behin betiko IFZrako beharrezko dokumentazioa

  • Altako 036 foru-eredua, IFZren eskaera adierazita, eta jardueraren benetako hasieraren eta zerga-betebeharren jakinarazpena.
  • Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoela jasotzen duen ziurtagiria (Foru Aldundiko Nekazaritza Saila).
  • Ustiategia osatzen duten kideen IFZren fotokopia.
  • Borondateen kontratua edo akordioa.
  • Familia-liburuaren fotokopia, edo ezkontza-ziurtagiria edo Eusko Jaurlaritzako Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta daudela jasotzen duen ziurtagiria.

Desegitea

  • Bajako 036 foru-eredua.
  • Desegiteko kausen frogagiria.

Igo

Jabe erkidegoak jabetza horizontaleko erregimenean (H)

  • Jatorrizko Akta liburua Jabetza Erregistroak diligentziatua eta akta Liburuaren lehenengo orriaren fotokopia, Jabetza Erregistratzaileak izapidetuta.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Hau erkidegoaren presidente edo administratzailea izango da.
  • Jatorrizko Akta liburua Jabetza Erregistroak diligentziatua eta Akta-liburuaren akta transkribatu eta sinatuaren fotokopia (presidente gisa izendaturiko pertsonak sinatua). Bertan 036 sinatzen duen pertsonaren izendapena jasoko da.

Igo

Foru jaraunspen-erkidegoa (V)

  • Kausatzailearen heriotza-ziurtagiriaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan ondasunen inbentarioarekin aurkeztutako deklarazioa (650 eredua).
  • Testamentuaren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan komisario izendatutako pertsonaren izena agertu behar da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau jaraunspenaren komisarioa izango da.

Igo

Atzerriko herrialdeen Enbaxadak, Kontsulatuak eta Merkataritzako Bulegoak

  • Bere existentzia egiaztatzen duen dokumentua.
  • Ordezkari baten izendapena egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau gaitasuna duen kargua edo ordezkaria izango da.

Igo

Establezimendu iraunkorra duten entitate ez-egoiliarrak (W)

Establezimendu iraunkorra

Erakundeak egoiliar ez den lurralde batean eragiketak egiteko erabili ohi duen instalazioa edo tokia.

  • Establezimendu iraunkorra egotea egiaztatzen duen dokumentu fede-emailea.
  • Entitatea egotea egiaztatzen duen dokumentua. Bere jatorrizko herrian eratzeko eskritura, erregistro ofizialaren batean inskribatutako estatutuak edo notario baten edo agintari fiskal baten ziurtagiria, entitatea egotea egiaztatzen duena, izan daitezke. Aipatutako dokumentazioa itzultzaile ofizialak itzulita egongo da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia. Ahalordeak Espainian emanda egongo ez balira, kopia legalizatua aurkeztu beharko dute. Bertan Hagako Oharra jasota egongo da eta itzultzaile ofizialak itzuli beharko du. Ordezkaritzako dokumentua publikoa izango da edo pribatua notario batek edo "apud-acta" emandako ahalorde batek legitimatutako sinadurarekin.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau entitatearen ordezkaria izango da.

Igo

Establezimendu iraunkorrik gabeko entitate ez-egoiliarrak (N)

  • Entitatea egotea egiaztatzen duen dokumentua. Bere jatorrizko herrian eratzeko eskritura, erregistro ofizialaren batean inskribatutako estatutuak edo notario baten edo agintari fiskal baten ziurtagiria, entitatea egotea egiaztatzen duena, izan daitezke. Aipatutako dokumentazioa itzultzaile ofizialak itzulita egongo da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau entitatearen ordezkaria izango da. Erakundearen ordezkariak Bizkaian izan beharko du zerga-egoitza, nahitaez.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia. Ahalordeak Espainian emanda egongo ez balira, kopia legalizatua aurkeztu beharko dute. Bertan Hagako Oharra jasota egongo da eta itzultzaile ofizialak itzuli beharko du. Ordezkaritzako dokumentua publikoa izango da edo pribatua notario batek edo "apud-acta" emandako ahalorde batek legitimatutako sinadurarekin.

Igo

Entitate ez-egoiliarrak: Sukurtsala (W)

Sukurtsala

Erakunde nagusiarekiko kudeaketa autonomia nahikoa daukan instalazioa, ordezkaritza iraunkorra eduki arren berezko nortasun juridikorik ez daukana.

Sukurtsal guztiak establezimendu iraunkorrak dira, baina establezimendu iraunkor guztiak ez dira sukurtsalak.

  • Eratzeko eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Bizkaiko Merkataritza Erregistroko inskripzioa.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.

Igo

Erlijiozko entitateak (R)

  • Espainiako establezimendua edo bere sorrera jasota dagoen dokumentu fede-emailearen jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Eskudun Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Igo

Fundazioak (G)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan bere funtzionamenduan agindu behar duten estatutuak jasota egongo dira, baita pertsona edo entitate sortzaileen identifikazioa ere.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau fundazioaren ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erregistro egokian edo, eremua estatukoa izango balitz, eskudun erregistroan inskribatzeko ziurtagiriaren jatorrizkoa eta kopia.

Aldaketak

036 ereduaren bidez sozietatearen izenaren edo egoitzaren aldaketen berri soilik eman behar da. Bataren zein bestearen aldaketaren berri emateko agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • 036 eredua (1. eta 2. orriak) egoitza aldatu bada, 5. eranskina ere bai.
  • Sinatzailearen (Zuzendaritza Batzako kide ahalordea) IFZren fotokopia.
  • Eusko Jaurlaritzako fundazioen erregistroaren ebazpena (edo erregistro eskudunarena, eremua Estatua bada): jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Jatorrizko IFZ eta desegite eskrituraren fotokopia(bertan geratuko da).

Desegitea

  • 036 eredua (1. eta 2. orriak).
  • Sinatzailearen (Zuzendaritza Batzako kide ahalordea) IFZren fotokopia.
  • Eusko Jaurlaritzako fundazioen erregistroaren ebazpena (edo erregistro eskudunarena, eremua Estatua bada): jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Jatorrizko IFZ eta desegite eskrituraren fotokopia(bertan geratuko da).

Igo

Talde politikoak

  • Tokiko Korporazioen talde politikoek eratzeko idazkiaren eskrituraren fotokopia aurkeztuko dute. Idazki hau taldeko kide guztiek sinatuta eta Korporazioaren Idazkaritza Nagusiak zigilatuta egongo da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Oharra

Erroldaren kudeaketa errazteko eta azkartzeko, talde politikoei ez zaie baxa emango agintaldia amaitzen den bakoitzean, ez eta alta emango ere hurrengoa hasten denean. Hala ere, talde bakoitzeko ordezkariak taldearen baxaren berri eman behar du hurrengo agintaldian berriz eratzen ez bada. Taldeari baxa eman arren, aurre egin beharko die bete gabeko zerga betebeharrei.

Igo

Alderdi politikoa

  • Sortze-aktaren jatorrizkoa eta fotokopia; agiri publikoan jasota egon beharko du, eta estatutuak eta sustatzaileen identifikazio pertsonala izan beharko ditu.
  • Barne Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatuta dagoela ziurtatzen duen agiria; une horretatik aurrera nortasun juridikoa hartzen du.
  • Zentsu-aitorpena sinatu duen pertsonaren IFZren fotokopia; pertsonak horrek karguduna edo ordezkaria izan behar du.
  • Zentsu-aitorpena sinatu duenak ordezkatzeko daukan gaitasuna egiaztatzen duen agiriaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Igo

Hauteskunde taldeak

  • Hautagaien taldearen sustatzailearen izaera egiaztatzea, izaera hori erasoko duen paper arruntezko idazkiaren bidez; ez da gutxieneko sustatzaile kopururik behar. Ondoko hauek dira sustatzaileak: Hauteskunde Batzar egokietan hautagaien zerrendak aurkeztea bultzatzen edo sustatzen duten pertsonak.
  • Hautagaien taldea moldez eraturik egongo da, baldin eta hautagaien zerrenda Hauteskunde Administrazioan aurkezten bada; ez dago elkarte modura erregistraturik egon beharrik.
  • Hautagaien zerrenda aurkezte aldera, udalerriko hauteskunde erroldan inskribaturik dauden pertsonen sinadura kopuru jakin bat behar da (Hauteskunde Araudiari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 187.3. artikuluan xedaturik dagoen baremoaren arabera eta udalerriko biztanle kopuruaren eredura); sinadura horiek benetakotu egin beharko dira notario-aktaren bidez eta hauteskunde korporazioaren idazkariaren bidez.
  • Hautagaien zerrendak Hauteskunde Batzar eskudunari aurkeztu beharko zaizkio hauteskunde deialdia eginda dagoen egunaren osteko hamabosgarren egunetik hogeigarren egunera.
  • Errolda-adierazpena sinatzen duen pertsonaren IFZ; pertsona hori ahalmena duen sustatzailea edo ordezkaria izan behar da.
  • Errolda-adierazpena sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.

Igo

Jaraunspen jasogabea (E)

  • Kausatzailearen heriotza-ziurtagiriaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Jaraunspena egotea egiaztatzen duen dokumentua.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau jaraunspenaren jaraunsle edo administratzailea izango da.
  • Jaraunspenaren jaraunsle edo administratzailea izatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.

Igo

Hitzarmen Batzarrak (V)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskritura publikoa. Bertan estatutuak jaso beharko dira.
  • Hirigintzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroko inskripzioaren justifikazioa.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau gaitasuna duen kargua edo ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Hirigintzako Erakunde Laguntzaileen Erregistroko inskripzioaren justifikazioa.

Igo

Eraldaketarako Nekazaritzako Sozietateak (V)

  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan bere funtzionamenduan agindu behar duten estatutuak jasota egongo dira. Ondasun higiezinak edo eskubide errealak aurkeztuz gero, eskritura publikoa beharrezkoa izango da.
  • Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailaren E.N.S.ko Erregistroko inskripzioa.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran edo estatutuetan dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Igo

Sozietate Anonimoak (A), Erantzukizun Mugatukoak (B), Kolektiboak (C) eta Komanditarioak (D)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan sozietatearen funtzionamenduan agindu behar duten estatutuak jasota egongo dira.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran edo estatutuetan horrelakotzat dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eratzeko jatorrizko eskritura, Bizkaiko Merkataritza Erregistroko inskripzioarekin.

Oharra

Sozietate Anonimoak (A) eta Erantzukizun Mugatuko Sozietateak (B), Bizkaiko Merkataritza Erregistroko inskripzioa egin eta gero, behin betiko IFZ txartela jasoko dute jakinarazpenetarako emandako helbidean, Foro Ogasunean bestelako izapiderik egin beharrik gabe.

IFK aldatzea

Ereduan IFZren elementuen aldaketen berri eman behar da.

  1. Forma juridikoaren aldaketa.
  2. Sozietatearen egoitzaren eta zerga egoitzaren aldaketa (biena).
  3. Sozietatearen egoitzaren aldaketa.

Betekizunak eurak dira hiru kasuetan:

  • 036 eredua.
  • Aldaketaren eskritura (jatorrizkoa eta fotokopia), Merkataritzako Erregistrotik eta Eskualdaketetatik pasatuta (kasuan kasukoa*).
  • IFZ zaharra (ez bada aurkezten, galdutakotzat jo behar da lauki egokia markatuta).
  • Ordezkarien IFZen fotokopiak.

Zerga egoitzaren aldaketa

Zerga egoitza baino ez bada aldatzen, ez dago zertan aurkeztu eskritura publikoa; nahikoa da erakundearen ordezkariaren idazkia, zerga egoitza sozietateen gaineko arautegian ezarritakoaren arabera azaltzen duena (zerga egoitza administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza biltzen diren tokia da).

Garrantzitsua

  1. Bazkide aldaketek eta administratzaile aldaketek EZ dakarte 036 eredua aurkeztu beharrik; hala ere, eskritura publikoa behar da eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da.
  2. Sozietatearen urtaldiaren itxiera aldatzeko 036 eredua AURKEZTU BEHAR DA; horrez gainera eskritura ere aurkeztu behar da eta aldaketa inskribatu behar da.

Zer administraziori eman behar zaio aldaketaren berri?

  • Zerga egoitza BLHra aldatzen duten erakundeek: aldaketaren eskritura merkataritzako bi erregistrotan inskribatu behar dute, egon diren lurraldekoan eta Bizkaikoan. IFZ berria Bizkaikoak emango du.
  • Zerga egoitza BLHtik kanpora aldatzen duten erakundeek: merkataritzako bi erregistroetan inskribatu behar dute aldaketa, baina lurralde berriko administraziora jo behar dute zergetarako. IFZ berria lortutakoan haren berri eman behar diote Bizkaiko Foru Aldundiari 036 ereduaren bidez.

Desegitea

  • 036 eredua.
  • Merkataritza erregistroan inskribatutako desegite/likidazio eskritura eta kopia.
  • Likidatzailearen IFZren fotokopia.

Igo

Lan Sozietate Anonimoak eta Lan Sozietate Mugatuak

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan sozietatearen funtzionamenduan agindu behar duten estatutuak jasota egongo dira.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran horrelakotzat dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa, Bizkaiko Merkataritza Erregistroko inskripzioarekin. Horretarako beharrezkoa da aldez aurretik Euskadiko lan-sozietateen Erregistroan inskribatuta egotea. Kalifikazio hori Eusko Jaurlaritzak emango du.

Igo

Sozietate Kooperatiboak (F)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan sozietatearen funtzionamenduan agindu behar duten estatutuak jasota egongo dira.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran edo estatutuetan horrelakotzat dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak emandako Euskadiko Kooperatiben Erregistroko inskripzioarekin.

Igo

Sozietate Mugatua Enpresa Berria (B)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan sozietatearen izena jasota egongo da. Berau bazkide sortzaileetako baten izen eta bi abizenek, ID-CIRCE alfazenbakizko kode batez jarraituta, osatuta egongo da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran horrelakotzat dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa, Bizkaiko Merkataritza Erregistroko inskripzioarekin.

Igo

Sozietate profesionalak

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan sozietatearen funtzionamenduan agindu behar duten estatutuak jasota egongo dira.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau sozietatearen ordezkaria izango da.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa, Bizkaiko Merkataritza Erregistroko inskripzioarekin.

Igo

Aldi Baterako Enpresa Elkartea (U)

Beharrezko dokumentazioa behin-behineko IFZrako

  • 036 eredua.
  • Eratzeko eskritura publikoaren jatorrizkoa eta fotokopia. Bertan, beste gauzen artean, izena edo sozietatearen izena jasota egongo da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatzen duen pertsonaren IFZren fotokopia. Berau ordezkaria izango da.
  • Zentsu-deklarazioa sinatu duen pertsonaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuaren jatorrizkoa eta fotokopia, eratzeko eskrituran horrelakotzat dagoeneko agertzen bada izan ezik.

Behin-behinekoa lortutakoan, behin betiko IFZ txartela lortzeko beharrezko dokumentazioa

  • Behin-behineko IFZren jatorrizkoa, trukatzeko.
  • Eratzeko eskrituraren jatorrizkoa, aldez aurretik Ondare Eskualdaketen gaineko Zergaren Atalaren aurrean aurkeztuta.

Aldaketak

IFK aldatzeko arrazoiak:

  • Sozietatearen izena aldatzea (ABEEko kideen aldaketaren ondorioz gertatu ohi da).
  • Sozietatearen egoitza edota zerga egoitza aldatzea.

Behar diren agiriak:

  • 036 eredua.
  • Aldaketaren eskritura (jatorrizkoa eta fotokopia), Eskualdaketetatik pasatu ondoren. Zerga egoitza baino aldatzen ez bada, ez da behar eskritura publikorik; nahikoa da gerentearen idazkia, administrazio kudeaketa eta negozioen zuzendaritza biltzen diren tokia dela adierazten duena.

Desegitea

  • 036 eredua.
  • Desegitearen eskritura edo gerentearen idazkia, sozietatearen sorkuntza eragin zuen arrazoia desagertu dela adierazten duena.
  • Gerentearen IFZren fotokopia.
  • Jatorrizko IFZ (bertan geratuko da).