Instalazioaren ezaugarriak

Artxiboa Ganguren mendilerroan kokatuta dago, Foru Aldundiaren lurzati batean, arrazoi praktikoengatik eta segurtasunezkoengatik: leku zabala dago erabilgarri (hiri-eremuan ia ezinezkoa da lortzea), larrialdi baten aurrean trafikorik gabeko sarbideak, eta besteren ezbehar batengatik -sutea eta abar- kalterik izateko ia arriskurik gabe, ezta berak kalteak sortzeko ere.

Pabiloi nagusia agiritegiaren gorputz nagusia da eta 1995. urtean eraiki zuten. Geroago, 2002. eta 2011. urtean handitu zuten; bi aldietan biltegiratzeko ahalmena ia bikoiztu egin zen. Gordailua guztiz automatizatuta dago eta 4.045,38 m2-ko azalera du, sei korridoretan banatuta. Guztira, tamaina estandarreko 674.604 kutxa biltegiratu daitezke, eta oraindik beste bi korridoretarako lekua dago.

Korridore batek suaren kontrako bi apalategi-bloke banatzen ditu. Bakoitza 13 m garai, 80 m luze eta 20 m zabal da. Guztira, metalezko 56.217 azpil daude; erretilu batean tamaina estandarreko hamabi kutxa sartzen dira. Laneko korridoreek eta haiek lotzen dituen trastelekuak, altzairuzko errei batzuk dituzte zoruari ainguratuta. Hortik, 12 m garai diren lau garabi pilatzaile ibiltzen dira. Azpilak atera eta garraiatzen dituzten orgetan uzten dituzte. Horrela, langileek lan egiten duten eremura eramaten dituzte, eta maileguak, itzulketak edo agiri-transferentziak kudeatzen diren neurrian birkokatzen dituzte.

Informatika-sistemak eremua optimizatzen du: ateratako kutxa bat ez du itzultzen jatorrizko erretilura; hurbilen dagoen leku bat bilatu eta hor uzten du. Ausazko metodo horrek X-Y-Z koordenatuak kontuan hartzen ditu kokapenerako: apalaren garaiera, zabalera eta aldea. Praktikoa izateaz gain, segurtasun-neurria ere bada, artxibo aplikazioa kontsultatzearekin bakarrik inork ezin duelako jakin non dagoen espediente edo agiri bat, beraz, ezin da behar ez bezalako ateratzerik egin. Kutxen mugimendu guztiek arrasto digital bat uzten dute, noski; beraz, ezinezkoa da zerbait galtzea.

Gangurengo arduradunak eta operadore-gidariak artxiboak adituak dira kudeatzeko aplikazioen erabileran eta instalazio robotizatuaren erabileran. Horrez gain, robotaren funtzionamendu elektromekanikoa zuzen dabilela kontrolatzen dute. Haien eta Agiritegiko gainerako taldearen lanari esker, zerbitzuak kalitate-maila bikaina lortu du: 2003. urtetik ISO 9001 nazioarteko ziurtagiria du.

Agiritegi automatizatua:

  • Eraikitze-data: 1995.
  • Handitzeak egindako urteak: 2002, 2007 eta 2011.
  • Garabi pilatzaile mota: AKL-300S.
  • Garabi pilatzaile kopurua: 4, gehi ontzi-aldaketako zubia.
  • Garabi pilatzaile bakoitzaren garaiera: 12 metro.
  • Zama ahalmena: 300 kg (erabilgarriak: 110 kg).
  • Translazio-abiadura: 200 m/min.
  • Altxatze-abiadura: 80 m/min.
  • Ateratze-abiadura: 90 m/min.
  • Gordailuaren azalera: 80 x 40 x 15 m.
  • Zama mota: erretiluak.
  • Erretilu kopurua: 56.217.
  • Erretiluko edukiera: 12 kutxa.
  • Biltegiratzeko ahalmena: 674.604 kutxa (67,46 km lineal).

Informazio osagarria

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.