Ekintzailetzako ekimenen sustapena

Xedea

Autoenplegua eta enpresen sormena laguntzea eta aurreko bi urteetako Autoenplegu Foru Dekretuen esleituak izan diren enpresen jarraitasuna laguntzea.

Neurriak

  1. Enpresa-proiektuak sortu eta abian jartzeko aholkularitza.
  2. Enpresak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak.
  3. Enpresa-transmisiorako laguntzak.

Onuradunak (pertsonak eta erakundeak)

  1. neurria: udaletako enplegua eta tokiko garapena sustatzeko zentroak. Fundazioak, elkarteak eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak.
  2. neurria: langabezia; enplegu-hobekuntza, non lan-kontratuak ez duen gainditzen hitzarmenez ezarritako lanaldiaren %40, ABEEE baten edo EEE baten mende dauden pertsonak, edo lanekoak ez diren praktikak egin dituzten pertsonak, prestakuntza eta aholkularitzako I. neurriaren bitartez enpresak abian jarri dituztenak (sozietate- eta zerga-helbidea Bizkaian dutenak).
  3. neurria: Negozioa eskuratzen duen erakundea izango da laguntzaren onuradun: enpresa, edozein forma juridiko duela ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresaburu indibidualak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne.

Araudi arautzailea

Bizkaiko Foru Aldundiaren 137/2025 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa, zeinaren bidez ekintzailetzako ekimenak sustatzeko programaren dirulaguntzen 2026ko ekitaldiko oinarri arautzaileak eta deialdiak onartzen baitira

Bizkaiko Foru Aldundiaren 8/2026 FORU DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 29ko 137/2025 Foru Dekretuaren akatsa zuzentzen duena. Foru-Dekretu horrek ekimen ekintzaileak sustatzeko 2026ko ekitaldiko programaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdiak onartu zituen.

Agiriak

Eskaerak aurkezteko epea

  1. 1. arloko  («Enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko aholkularitza»), eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 19an hasiko da, 9:00etan, eta 2026ko otsailaren 2an amaituko da, 13:30ean.
  2. 2. arloko («Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak»), lehenengo deialdiko eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16an hasiko da, 9:00etan, eta 2026ko apirilaren 8an amaituko da, 13:30ean.
  3. 3. arloko («Enpresa-transmisioa»),  eskabideak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 16an hasiko da, 9:00etan, eta 2026ko apirilaren 8an amaituko da, 13:30ean.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

CALL-CENTER

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.