Direktorioa – Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa

Zer da Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa?

Jakintza, plangintza, antolamendu eta zabalkuntzarako tresna publikoa bat.

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan gizarte-zerbitzuen arloan jarduten duten erakunde, zerbitzu eta zentroen ezagutza zehatza ematen du.
  • Gizarte zerbitzuen arloko baliabideak zentzunez planifikatzeko eta antolatzeko behar den ezinbesteko informazioa eskaintzen du.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoan ari diren gizarte zerbitzuen inguruko informazioa eskaintzen die herritarrei.

Zeintzuk dira erregistroan inskribatu behar direnak?

Erregistroan inskribatu behar dira Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduten duten eta gizarte zerbitzuen prestazioak eskaintzen dituzten erakunde, zerbitzu eta zentro publiko zein pribatu guztiak.

Zer egintza inskribatu behar dira?

Honako egintza hauek dira erregistratu behar direnak:

  • Gizarte-zerbitzuetako zentroak eta zerbitzuak sortzeari, aldatzeari, titulartasuna aldatzeari, lekuz aldatzeari, ixteari bertan behera uzteari buruzko baimenak eta/edo komunikazioak.
  • Homologazioak.
  • Itunak eta hitzarmenak.
  • Edozein erakunde publiko edo pribatuk emandako dirulaguntzak eta laguntzak.
  • Ezarritako zehapen irmoak eta kautelazko neurriak.

Erregistroko datuak eguneratzea

Erakunde orok, hilabeteko epean, erakundeari berari eta bere zentro eta zerbitzuei eragiten dieten datuetan gertatzen den edozein aldaketa jakinarazi beharko du.

Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa eguneratzeko aparteko prozesua 2022

Zeintzuk dira erregistro-idazpenaren ondorioak?

Erregistro idazpenaren ondorioa bertan jasotako datuei publizitatea ematea izango da, baina ez du berez ekarriko ez eraketa- ez baimen-ondoriorik.

Erregistroko izen-ematea beharrezko baldintza izango da:

  • Itunak sinatzea (baldintza hori berariaz salbuesten denean izan ezik).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzak edo laguntzak eskuratzea,
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren homologazioa lortzea,

Gainerako euskal administrazio publikoen diru-laguntzen eta laguntzen araubidea eskuratzea.

Arautegia, izapidetzea eta aurkeztu beharreko agiriak

Egoitza elektronikorako esteka

Kontsultak

 

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.