Beroa

Sua erreakzio kimiko exotermikoa da, hau da, beroa askatzen du erreakzio horrek jarraitu dezan.

Beroa transmititzeko moduak

Kondukzioa

Kondukzioa beroaren transferentzia da bi gorputzen zuzeneko ukipenaren eraginez. Jorratuko ditugun efektuetatik geldoena da eta kalte larriak eragin ditzake egitura metalikoetan.

Konbekzioa

Beroa garraiatzeko prozesua da eta fluido eta gasetan gertatzen da. Dentsitate-desberdintasunen ondoriozko korronteek sortzen dute.
Efektu horrek garrantzi handia du suetan keen mugimendua aztertzeko.
Garrantzi handia du likido erregaien suen garapenean, eta honela izendatzen diren efektuak eragiten ditu:

Boilover
(Gainezkatzea irakitearen eraginez). Likido erregai sutu bat modu bortitzean gainezkatzea. Likido horren dentsitatea eta irakite-puntua urarenak baino txikiagoa eta handiagoa dira, hurrenez hurren. Likidoa hartzen duen ontziaren azpialdeko ur-geruzak modu bortitzean irakitean gertatzen da. Petrolio gordinaren tankeetako suetan gertatzen da.
Slopover
(Azaleko gainezkatzea). Fenomeno hau likido likatsu baten sutearen aurkako borrokan gerta daiteke, sututako likidoaren azalera beroaren azpian ura edo bitsa sartzean. Fenomeno hau ez da boilover izenekoa besteko bortitza.
Frothover:
(Gainezkatzea bitsa ateratzeagatik). Olio mineralak tenperatura handietan baina su hartu gabe dituzten ontzietan gertatzen da, azalaren azpian kokatutako ura irakiten hasten denean.

Erradiazioa

Erradiazioaren ezaugarriak:

  • Gorputz beroetatik gertatzen da erradiazio elektromagnetikoen eraginez, eta hutsean oso ondo zabaltzen da, nahiko ondo fluidoen zehar (xurgapen maila bat izaten dute) eta solidoetan xurgapena ia erabatekoa da.
  • Distantzia handiak egiten dituzte edozein norabidetan eta lerro zuzenean.
  • Dimentsio handiko suan efektu hau oso arriskutsua da, inguruko material guztiek foku nagusitik ateratako beroa xurgatzen dutelako eta su hartzeko prestatzen direlako.
  • Konbekzio-erradiazio konbinazioak sua denbora laburrean zabal dezake, esaterako hegaletan gertatzen diren baso-suen kasuan.