Sugarrak

Sugarrak sutearen begi-bistako agerpena dira, baina sugarrik gabeko suteak daude, sute gori izenekoak.

Sugarraren atalak hauek dira:

Barruko ingurua
Kolore urdina, ez dago errekuntzarik oxigenorik ez dagoelako.
Erdiko ingurua
Gas erregaiak. Hidrogenoa errez eta karbonoa jalkiz deskonposatzen dira, oxigeno gutxi dagoelako.
Kanpoko ingurua
Oso beroa da karbono goriaren partikulak oxigenoaren gehieneko kantitatearekin harremanetan jartzen direlako.