Erakustaldiak

 
 

Hauetan museoaren instalazio mekanikoak –errota eta burdinola- abiarazten dituzte eta bisitaren erakargarritasuneko bat dira.

  •  Erakustaldia errotan: irin-errota, bere bi errotarri barne, garia eta artoa ehotzeko, hurrenez hurren, egunero abiarazten dute gidatutako bisitetan.

  • Erakustaldia burdinolan: Mineralaren labea pizten dute eta txinboak altxatzen dituzte ura anteparatik enboloei eragiten dien pala-gurpilaren gainean eror dadin: aireak sua suspertzen du eta labean sartutako burdinazko barra berotzen da. Behar bezain bigun dagoenean, txinboaren eragiketa berriro egiten da gurbil hidraulikoarekin, honek mazoari eragiten dio eta ingudearen gainean barra goria kolpatu eta forma ematen dio. Ondoren, tailerraren ondoan dagoen sutegian, errementariak tresna errazak egiten ditu eskuz.

     

Makinen abiarazte hau urte osoan zehar programatuta dago, larunbatetan goizez: 12etan.