Nork dauka itzulketarako eskubidea?

Nekazariek eta abeltzainek (pertsona fisikoak edo juridikoak) baldin eta:

  • Aurreko urte naturalean nekazaritza-erabilerarako hobaridun gasolioa erabiltzeko eskubidea izan badute, eta gasolioa benetan nekazaritzan erabili badute barazkizaintza, abeltzaintza eta basogintza barne.
  • Nekazaritzaren arloko jarduerei dagokienez, aipatu epean Zergapekoen Zentsuan izena emanda izan badute.
  • Itzulketaren zerga-aldiari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenetan nekazaritza arloko jardueren etekinak aitortu badituzte edo, pertsona juridikoen kasuan, zerga-aldi horri dagozkion Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenetan.