Jardunaldiak

Hezkuntza Jarraiko Jardunaldiak

BERRIA

2010:

Eskola kiroleko jardunaldi informatiboak. Dokumentura sarrera [PDF 72 KB.]

Aurkezpena. Dokumentura sarrera [PDF 117 KB.]

Apirilean zehar pertsonal teknikoa prestatzeko bi jardunaldi egin ditugu.Jardunaldi horien xedea zentzako hausnarketarako eta ezagutzarako elementuak aurketzea izan da. Oso ospetsuak diren bi profesional ekarri ditugu gai erabat interesgarriei buruz hitz egiteko: Alderdi emozionala entrenatzeko erreminta moduan eta kirolariaren entrenamenduan gakoak diren faktoreak.

KIROLARIA: BA AL DAGO FAKTORE GAKORIK HORREN GARAPENEAN? Dokumentura sarrera [PDF 2 MB.]

Hizlaria: Julio Calleja Gonzalez doktorea

Pertsonalitate zientifikoa da kirolaren arloan eta ospe oso handia du bere alorrean. Irakaslea da, hezkuntzaren arloko beste erakunde batzuen artean, Zagreb-eko Unibertsitateko Kirol Fakultatean, Ekialdeko Europako herrietan beti erreferentziatzat hartzen den erakundean. Duela aste gutxi saria jaso du Kroaziako Kirolaren Nazio Galan, hain zuzen ere gizakiaren mugimendua aztertzen duen Kinesiologia espezialitatean egin duen lanagatik. Hori ez ezik, bere ibilbide luze oparoan, Alberto Iñurrategi, Eneko Acero eta Yahaira Agirre bezalako eliteko kirolariaren entrenatzailea da eta Saskibaloiko Espainiako XXI. Mendea Proiektuko prestatzaile fisikoa izan da, eta baita bertako saskibaloi selekzioa eta Tenerife taldearena LEB eta ACB ligetan ere.

Gaur egun EHU/UPVko Kirolaren Zientzien Fakultateko Soinketa eta Kirol Hezkuntza Sailekoirakaslea da, eta baita Kroaziako Zagrebeko Faculty of Kinesiology-koa ere. Halaber, eskolak ematen ditu Master eta Doktoretzatan beste Unibertsitate batzuetan.

Asetasunaren inkesten emaitzak. Dokumentura sarrera [PDF 174 KB.]

ADIMEN EMOZIONALA, ENTRENAMENDUAREN BARRUKO BESTE ERREMINTA BAT. Dokumentura sarrera [PDF 2,1 MB.]

Hizlaria: Manolo Coloma Lamingueiro

Psikologian lizentziatuta Madrileko Unibersitate Complutensean, saskibaloiko goi mailako entrenatzailea eta espezialista etekin hadian. Gizakiaren motrizitateko eta jarrerak aldarazteko tekniketako graduondoko ikastekas ditu. Irakaslea izan da Kirol izakien Kudeaketako Materretan Valentziako Unibertsitatean, eta Kirolaren Psikologiakoa Madrileko Unibertsitate Autonomoan . Saskibaloiko entrenatzaile profesionala eta nazioarteko lehiaketen antolatzailea 30 urtetan. Emakumeen saskibaloiko Espainiako hauteslea izan zen (Espainiako saskibaloiak lortu zuen lehen urrezko domina) eta Kirol Merezimenduetako Errege Ordena eta Saskibaloiko Espainiako Federazioiaren urrezko domina ditu. Entrenatzaileen Nazio Eskolako zuzendaria izan da.

Asetasunaren inkesten emaitzak. Dokumetura sarrera [PDF 174 KB.]

2006:

KIROLETAKO ARDURADUNENTZAKO TAILERRA:
Kirol Proiektua egitea

2006ko martxoak 6, apirilak 3, maiatzak 8 eta ekainak 5 ( Hasteko ordua: 18,30.).

Azken urte hauetan Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Kirol Zerbitzuaren bidez, kirolaren praktika sustatu du Lurralde Historikoko eskola erkidegoan, hain zuzen ere Eskola Kirola Egitaraua antolatuta eta, hori egin ostean, horri diru-laguntzak emanez.

Halaber, Bizkaiko eskoletako ume guztiek jasotzen duten kirol-hezkuntzaren kalitatea hobetzeko jardunaldiak antolatu dira hala entrenatzaileentzat nola esku hartzen duten erakundeetako kirolen arduradunentzat.

2005-06ko denboraldi honetan gure ahaleginak esku hartzen duten erakunde horietako kirol jardueren antolakuntza hobetzeko izango dira. Gehiago jakiteko + [PDF 394 KB.]

Inskripzioa egiteko buletina [PDF 78 KB.]

2004 :

2002 :

2001 :

2000 :

1999 :

 

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.