Jaietan gertatzen diren sexu-erasoak 2026

Jaietan gaude.

Udaro legez, denok alaitasunez elkartzeko garaia da. Eta Bizkaian, jaietan, Zero hautatzen dugu. Sexu-indarkerian % 0 duten jaiak hautatzen ditugu, % 100ean alaitasunez gozatu ahal izateko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailetik dei egiten diogu gizarte osoari, batez ere gazteenei, parte aktibo izan daitezen uda hau sexu-indarkerian % 0koa izateko eta alaitasunean, aldiz, % 100ekoa.

Aliatu izatera gonbidatzen ditugu mutilak, neskekin berdinean gozatu dezaten, neskekin bat egin dezaten jarrera biolentoak eta jazarleak arbuiatzeko orduan, batu daitezen sexu-erasoak baztertzeko manifestazioetara, beste gizonezkoei erakutsi diezaieten ezin dela dibertsiorik egon indarkeriarik badago. Izan ere, jaia ezin da jai izan emakume bakar bat ere erasotua bada. Eta % 100eko jaiak izateko sexu-indarkeriak % 0 izan behar duelako.

Gure eskubidea da. Pertsona guztiok daukaguna udaz ahalik eta gehien gozatzeko. Eta hori bakarrik egin dezakegu jairako eta aisialdirako ditugun espazioak emakumeentzat ere seguruak badira.

Jaietan, Hautatu Zero! %0 Sexu-indarkeria, %100 Alaiatasuna, Berdintasuna, Askatasuna, Errespetua. Gure eskubidea da!. Bizkaia

Gaurik onenerako abesti bat

Kanpaina honek bere musika dauka: Gau onena izeneko abestia, Sweet Rage taldearena.

Gure jaietan

ez dago erasorik

beldurrik ez

"Ez" beti da ez.

Sexu onena

biok gozatzen duguna

erasorik ez

"Ez" beti da ez.

Sweet Rage taldearena

Sexu-indarkeriaren biktimei arreta osoa emateko zerbitzua: laguntzeko gaude

Sexu-indarkeria kasuren bat ikusi edo antzemanez gero, 900 840 977 telefonoa daukazu eskura edo arreta-zerbitzura joan zaitezke: Bilboko Ledesma kalea 10 bis (7. solairua).