Landa-bideen dirulaguntza

¿NORI DAGO ZUZENDUTA?

Landa Ingurunearen Karakterizazioak (https://www.euskadi.eus/euskadiko-landa-eremuen-karakterizazioa/web01-a2lanits/eu/ Euskadiko landa-eremuen karakterizazioa) zehaztutako kategoria batzuetan sartuta dauden Bizkaiko Lurralde Historikoko udalei, Landa Garapenari buruzko ekainaren 30eko 7/2022 Legean eta PEPAC 2023-2027 ezartzeko 66/2024 garapen-dekretuan oinarrituta.

Udal interesdunek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute, toki-erakunde txikiak dituzten udalerriek izan ezik; kasu horretan, udalak bi eskabide aurkeztu ahal izango ditu, eta horietako bat, gutxienez, toki-erakunde txikietan garatu beharreko jardueretarako izango da.

Udalen ezaugarrien araberako sailkapena:

  1. 1. ABE (Arreta Bereziko Eremuak) kalifikazioa duten udalerriak.
  2. 2. Toki-erakunde txikiak dituzten udalerrietako udalak.
  3. 3. Landa-entitateek erabat osatutako udalerrietako udalak.
  4. 4. Landa-habitata sakabanatuta duten udalerrietako udalak, kilometro koadroko 150 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea dutenak.
  5. 5. Landa-habitata sakabanatuta duten udalerrietako udalak, baldin eta kilometro koadroko 150 biztanletik gorako eta 300 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea badute.
  6. 6. Landa-habitata sakabanatuta duten udalerrietako udalak, baldin eta kilometro koadroko 300 biztanletik gorako eta 450 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea badute.

Dokumentu honek udalen zerrenda erakusten du, udalerrien ezaugarrien sailkapenaren arabera:

Udalen zerrenda, kategorizazioaren arabera

¿ZERTAN DATZA LAGUNTZA?

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak titulartasun publikoko landa-bideak konpondu eta konpontzera zuzendutakoak izango dira, eta/edo udal edo/eta erabilera publikoko inbentarioan sartutakoak, landa-guneetara eta/edo nekazaritza-ustiategietara lehentasunez iristeko.

Honako gastu hauek sartu daitezke diuralguntzaren eskaeran:

  1. 1. Obra-proiektuaren idazketa kontratatzeak eta egin beharreko obren zuzendaritza eta segurtasunerako laguntza teknikoak eragindako gastuak.
  2. 2. Obra-proiektua gauzatzeko kontratazioak sortutako gastuak.
  3. 3. Laguntza honen helburua lortzeko hirugarrenekin sortutako gastuak.
     

Diruz lagundu daitezkeen gastuek errespetatu egin beharko dute, nolanahi ere, aplikatzekoa den kontratazio publikoaren araudian ezarritakoa.

Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

  1. 1. Egin beharreko obrei egotz dakizkiekeen udal-erakundeetako langile-gastuak.
  2. 2. Hainbat urtetako gastu-proiektuaren gastuak, 2026a baino lehenagoko ekitaldietan esleitutakoak, 2026ko ekitaldian partzialki gauzatzen direnak. Ondorioz, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera kontratatutako, esleitutako eta ordaindutako gastuak baino ez dira onartuko.

ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA

Deialdi honetan dirulaguntza zein aurrekontutarako eskatzen den kontuan hartu gabe, gehienez 60.000 euroko dirulaguntza emango da udal onuradun eta eskaera onargarri bakoitzeko.

Udalen ezaugarrien arabera, honako ehuneko hauek aplikatuko zaizkio eskabidean aurkeztutako aurrekontuari, lehen aipatutako 60.000 euroko mugarekin:

  1. 1. ABE (Arreta Bereziko Eremuak) kalifikazioa duten udalerriak eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren % 75eko laguntza emango da.
  2. 2. Toki-erakunde txikiak dituzten udalerrietako udalak: eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren % 75eko laguntza-ehunekoa emango da.
  3. 3. Landa-entitateek erabat osatutako udalerrietako udalak: se concederá un porcentaje de ayuda del 65% sobre el presupuesto presentado en la solicitud.
  4. 4. Landa-habitata sakabanatuta duten udalerrietako udalak, kilometro koadroko 150 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea dutenak:eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren % 65eko laguntza-ehunekoa emango da.
  5. 5. Landa-habitata sakabanatuta duten udalerrietako udalak, baldin eta kilometro koadroko 150 biztanletik gorako eta 300 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea badute: eskaeran aurkeztutako aurrekontuaren % 55eko laguntza-ehunekoa emango da.
  6. 6. Landa-habitata sakabanatuta duten udalerrietako udalak, baldin eta kilometro koadroko 300 biztanletik gorako eta 450 biztanletik beherako biztanleria-dentsitatea badute: seskaeran aurkeztutako aurrekontuaren % 50eko laguntza-ehunekoa emango da.

Dirulaguntza BEZa barne dela kalkulatuko da.

Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, dirulaguntza ematearen aldeko ebazpena jakinarazten den unean.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko ekainaren 30era bitartean gauzatu beharko dira, eta gehienez ere 2027ko irailaren 30ean justifikatu beharko dira.

ARAUDIA

Bizkaiko Foru Aldundiaren 42/2026 FORU DEKRETUA, apirilaren 23koa. Horren bidez Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak Bizkaiko Lurralde Historikoko udaletako landa-bideak hobetzeko jarduketak egiteko 2026an emango dituen dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia egiten da

ESKABIDEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA<

​Elkarreragingarritasunaren aurka egonez gero, honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

  • Banku-helbideratzearen fitxa
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria
  • Zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria

JUSTIFIKAZIOAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

ESKABIDEAK TRAMITATU

2026ko maiatzaren 5eko 08:30etik 2026ko uztailaren 30eko 13:30era.

Natura Ingurune eta Nekazaritza Sailaren Bulego Birtualaren bidez. Bulego Birtualera sartzeko, sinadura elektronikoa (Izenpe, NAN elektronikoa, etab.) edo B@kQ ziurtagiri elektronikoa erabil daitezke.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.