5. arloa: Startupen azeleragailuak erakartzea

ENPRESA BERRITZAILEAK SORTZEKO PROGRAMA 2026

ZERTARAKO EMATEN DA DIRU LAGUNTZA?

Laguntza honen bidez, BAT (B Accelerator Tower) eraikinean bertan garatzen diren startupen azelerazio-programak finantzatzen dira. Programa horiek gutxienez 4 asteko iraupena izan behar dute, gutxienez 5 startup barnean hartu behar dituzte (haietatik % 60 EAEtik kanpokoak izan behar dira) eta gaikuntzako, banakako mentoretzako eta networkingeko jarduerak barnean izan behar dituzte, zeinek balioko baitute Bizkaiko ekosistema ekintzailearen berri zabaltzeko eta tokiko eragileekin sinergiak sortzeko.

startupak, deialdian parte hartu ahal izateko, enpresa berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak izan behar dira; 10 urteko antzinatasuna edo hortik beherakoa izan behar dute; berrikuntza esanguratsuan edo teknologia aurreratuan oinarritutako produktuak, zerbitzuak edo prozesuak garatu behar dituzte, merkatuan hazteko, eskalagarritasunerako eta inpaktua izateko gaitasuna izango dutenak; eta garapenaren hasierako etapetan egon behar dira.

Honako hauek jotzen dira diruz laguntzeko gastutzat:

  • Kanpoko gastuak: Enpresen hazkundeari lotutako prestakuntza espezializatua; kanpoko aholkularitza eta mentoretza; networking-jarduerak (espazioen alokairua, cateringa, joan-etorriak, dinamizatzaileen kontratazioa); azeleragailuak bere gain hartutako startup parte-hartzaileen ostatua eta joan-etorriak.
  • Barruko gastuak:Programa Bizkaian garatuko duten langileak.

Gastuak BATen bertan garatzen diren programako ekintzak hasi aurreko lau hilabeteen eta ekintza horiek amaitu ondorengo bi hilabeteen artean gauzatu behar dira, betiere 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko mugen barruan.

NORENTZAT?

5. arloko gastuetarako dirulaguntza jaso ahal izango dute enpresa azeleratzaile pribatuek, baldin eta eskabidea aurkezten den egunean baldintza hauek betetzen badituzte, besteak beste:

  • Merkataritza-sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egotea.
  • Foru-zerga administrazioetako edozeinek edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziak emandako identifikazio fiskaleko zenbaki bat (IFZ) izatea.
  • Bizkaiko enpresari, profesional eta atxikitzaileen erroldan inskribatuta egotea, edo beste edozein foru-zerga administrazioren edo Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren errolda baliokidean.

ESKABIDEAK

1. deialdia: otsailaren 2ko 08:30etatik 2026ko otsailaren 27ko 13:30era.

Ekonomia Sustatzeko Sailaren Bulego Birtualaren bidez (http//www.bizkaia.eus/Sustapena-OficinaVirtual). Horretarako, sinadura elektronikoa izan beharko du (Izenpe, NAN elektronikoa, FEA), eta B@kQ ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu. Ziurtagiri hori Orueta Apezpikua kaleko 6. zenbakiko gure bulegoetan eskatu ahal izango da.

DOKUMENTUAK

Beste dokumentuak

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.