21M Arraza 2023

 

 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21a Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiak egun horrekin bat egiten du, uste baitugu oraindik ere nahitaezkoa dela diskriminazio horren inguruan gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzea, zoritxarrez, konpondu gabeko arazoa baita. Gizarteak arraza-diskriminaziorik gabe begiratu behar dio ondokoari, eta bide horretan aurrera egiteko, beharrezkoa da administraziook jardutea eta neurriak hartzea, eta neurri horien artean daude sentsibilizazio-ekimenak, "Hau da nire historia" kanpaina hau, esaterako. Naiara, Said eta Mbaye dira bizitzan zehar gaur egun dauden lekura iristeko gainditu behar izan dituzten oztopoak lehen eskutik kontatzen dituzten protagonistak. Kanpaina honek jarraipena ematen dio abenduaren 10ean eta 18an, Giza Eskubideen eta Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna zela-eta abian jarri zenari (Aniztasuna = Aberastasuna). Kanpaina horrek, kalean jarritako instalazio baten bidez, oraindik ere gizarte gisa ditugun aurreiritziak erakusten zituen.

Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren I. Aniztasun eta Inklusio Planaren (2021-2023) helburu nagusietako bat da "aniztasuna sustatzea eta babestea eta pertsonen eta kolektiboen estigmatizazioaren aurka borrokatzea".

Aniztasunak dakarren aberastasuna baloratzen dakien gizarte bat nahi dugu Bizkaian, non aniztasunak ez diren desberdintasun, diskriminazio edo bazterkeria iturri. Arraza-bereizkeria benetan ezabatzeko lan egiten dugu, baita Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bete dadin ere, zeinak honako hau aldarrikatzen duen: gizakiok aske jaio gara eta duintasun eta eskubide berberak ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiak arraza-diskriminazioaren aurrean zero tolerantzia aldarrikatzen du, diskriminazio-praktika oro gaitzesten dugulako, arriskutsua izateaz gain sozialki bidegabea ere badelako. Balio demokratikoak eta aniztasunarekiko errespetua sustatzen jarraitzen dugu. Aniztasunak mundu hobe batean bizitzen laguntzen digu. Izan dezagun zero tolerantzia arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurka!

#Bizkaiaenplural #BizkaiaAnitza

MBAYE

 

 

NAIARA

 

 

SAID