Gizarteratzeko arreta espezializatuari lotutako zerbitzuak

1.- GIZARTERATZEKO EGUNEKO ZERBITZUA.

Zerbitzu honetan, erabiltzaileei, askotariko prestazioak eskaintzen zaizkie, gizarteratze prozesuan laguntza indibidualizatua bermatuta izaten dutelarik.

Erreferentziazko esparru fisikoa da, hortik bideratzen delarik erabiltzaileekin egiten den esku-hartzea; hala, erabiltzaileei beharrezko prestazio teknikoak emango zaizkie, intentsitate handiko edo ertaineko laguntzekin, une bakoitzean detektatzen edo diagnostikatzen diren beharren arabera.

Horri dagokionez, zerbitzu hau ez da bakarrik erabiltzaileek eguna igarotzeko espazio fisikoa, zeren eta, eguna igarotzeaz gain, espazio horretan, erabiltzaileekin egiten den esku-hartzea egituratzen da zerbitzuaren edo zentroaren egituratik haratago eta erabiltzaileen ohiko esparruan (komunitatean, etxean edo ohiko ostatuan).

Eguneko zerbitzuan esku-hartze prozesuak egituratuko dira, bai komunitateko ostatu normalizatuetan bizi diren erabiltzaileekin (kasu horretan bereziki garrantzitsua da bizi independentea izateko laguntza), bai gizarteratzerako egoitza zerbitzuetako erabiltzaileekin.

2.- GIZARTERATZE PROZESUETAN LAGUNTZEKO EGOITZA ZERBITZUAK.

2.1.- Definizioa.

Egoitza zerbitzuak elkarbizitzarako zentroak dira, horien helburua, erabiltzaileei ostatu zerbitzu bat ematea delarik intentsitate ertaineko edo handiko laguntzekin, gizarteratze esku-hartzeak gauzatzeko, hain zuzen ere.

Bizitza autonomoa izateko epe ertaineko laguntza programan, egoitza zerbitzuak eguneko zerbitzuaren osagarriak izango dira, egonaldiak sei (6) hilabetekoak izango direlarik, eta gehienez ere, beste sei (6) hilabetez luzatu ahal izango direlarik, erreferentziazko profesionalak hala proposatu ondoren.

Gazteentzako arreta programaren iraupen berdina izango du.

Erabiltzaileentzako arreta egituratuko da programaren fase zehatz batean, testuinguru egituratu eta egituratzaile batean, eta, hori guztia, erabiltzailea gizarteratu eta ostatu normalizatuak erabiltzen hasi aurretik.

Epe luzeko programari lotutako egoitzazko zerbitzuak, era berean, honela egituratuko dira:

  • Alde batetik, eguneko zerbitzuaren osagarri izan daitezke, denbora mugarik gabe, erabiltzailea gizarteko batez besteko estandarrean irauteak eta bere bizi kalitatearen mantentzeak esparru egituratua eta egituratzailea behar dutenean, bakoitzaren gabezia pertsonalak eta erlaziozkoak kontuan hartuz.
  • Bestalde, aukera egongo da arreta egoitzazko esparrutik emateko, betiere, gizarteratze alorreko zerbitzu espezializatuen sarean arreta jasotzen duten pertsonekin esku hartzen bada eta pertsona horien narriadura egoera dela-eta, desgaitasun edo menpekotasun sistemei lotutako laguntzazko prestazio teknikoak behar dituztenean, baina, sistema horietan egoteko beharrezko maila ez dutenean eta/edo sistemetan sartzeko betekizunak betetzen ez dituztenean.

2.2.- Tipologia.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren 2.4.5. fitxako sailkapena kontuan hartuz, honako kategoriak ezarri dira:

  • Gizarteratzeko egoitza zentroak.
  • Gizarteratzeko laguntza etxebizitzak.

3.- OINARRIZKO SAREKO EGUNEKO ZENTROAK EDO LAN-AURREKO LANTEGIAK.