21M Arraza 2024

Bizkaia anitza.

»Transkripzioa

Bideoaren transkripzioa:

Libre jaiotzen gara. Denok duintasun eta eskubide berberekin. Pertsona guztiek aukera bat eta bizitza bat merezi dute mundu batean. Kolorez, zaporez, aniztasunez eta mestizajez betetako bizitza bat nahi dugulako. Gure mundua! Gure bizitza!

 

Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21a Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiak egun horrekin bat egiten du, uste baitugu oraindik ere nahitaezkoa dela diskriminazio horren inguruan gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzea, zoritxarrez, konpondu gabeko arazoa baita.

Gizarteak arraza-diskriminaziorik gabe begiratu behar dio ondokoari, eta bide horretan aurrera egiteko, administrazioek neurriak hartu behar dituzte, besteak beste, sentsibilizazio-ekimenak abian jarrita, hala nola kanpaina hau. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren I. Aniztasun eta Inklusio Planaren (2021-2023) helburu nagusietako bat da "aniztasuna sustatzea eta babestea eta pertsonen eta kolektiboen estigmatizazioaren aurka borrokatzea".

Aniztasunak dakarren aberastasuna baloratzen dakien gizarte bat nahi dugu Bizkaian, non aniztasunak ez diren desberdintasun, diskriminazio edo bazterkeria iturri. Arraza-bereizkeria benetan ezabatzeko lan egiten dugu, baita Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bete dadin ere, zeinak honako hau aldarrikatzen duen: gizakiok aske jaio gara eta duintasun eta eskubide berberak ditugu.

Bizkaiko Foru Aldundiak arraza-diskriminazioaren aurrean zero tolerantzia aldarrikatzen du, diskriminazio-praktika oro gaitzesten dugulako, arriskutsua izateaz gain sozialki bidegabea ere badelako. Balio demokratikoak eta aniztasunarekiko errespetua sustatzen jarraitzen dugu. Aniztasunak mundu hobe batean bizitzen laguntzen digu. Izan dezagun zero tolerantzia arrazakeriaren eta diskriminazioaren aurka!

Aske jaio gara eta duintasun eta eskubide berberak ditugu. Denok duintasun eta eskubide berberekin.

Pertsona guztiek aukera bat eta bizitza bat merezi dute mundu batean. 

Kolorez, zaporez, aniztasunez eta mestizajez betetako bizitza bat nahi dugulako.

Gure mundua!

#BizkaiaAnitza #Bizkaiaenplural