Desberdinak = berdinak

DESBERDINAK = BERDINAK

Somos diferentes,
cada cual con su movida,
debemos ser iguales
para todo en esta vida.

Aniztasuna da gure aberastasuna,
ezberdinak gara, ospa dezagun ba!

Raza, sexo, orientación sexual.
Seas como seas, tú y yo: igual.

Etnia, erlijioa, ja-to-rria.
Dena dela ta, berdinak gara.

Aniztasuna da gure aberastasuna.
Nos enriquece la diversidad, nos enriqueces tú.

Gero eta lurralde anitzagoa gara, mestizoagoa, kolore, jende, jatorri eta identitate nahasketa handiagoarekin. Eta hori erronka da, baina, batez ere, aukera eta aberastasuna.

Aberastasuna gure ezberdintasunetan dagoelako, ez gure antzekotasunetan. Berdinaren ugaritzearen aurrean aldarrikatu dezagun askotarikotasunaren balioa.

Arrotza dena etxeko egin behar dugu. Estereotipoen bidez soilik ikusten ari garen errealitateen artean hurbiltzea, errealitatea ispilu hautsi moduan desitxuratzen eta deformatzen duten estereotipoak.

Pentsamendu kritikoa eraiki behar dugu joera eta aurreiritzien antidoto gisa. Geure burua desberdintzat hartu, geure burua berdintzat onartu, aberastu.

Berdintasuna delako. Gure gizarteak pertsona guztiak, haien talentua eta energia behar dituelako. Askotarikotasunak garrantzia duelako eta gehitzeko balio duelako.

Bizkaiko gizarteak aniztasuna aberastasun gisa aintzatestea nahi dugu, eta ez desberdintasunaren, diskriminazioren edo bazterketaren sortzaile moduan.

Horregatik guztiagatik beharrezkoa da pertsona guztientzako eskubide- eta aukera-berdintasuna erraztuko duen imajinario kolektibo eta inklusibo baten alde ahaleginak batzen eta elkarrekin lan egiten jarraitzea.

Askotarikotasuna kudeatzeko erronkari aurre egitearen aldeko apustua egiten dugu. Mestizajeak, nahasteak… kulturartekotasunak aberastu egiten gaitu.

Bizkaia hobea izango da gure arteko desberdintasunak kudeatzeko eta aprobetxatzeko gai bagara. Gure jatorri, kultura edo erlijio ezberdinek gehitzeko balio dezakete.

Desberdinez betea, berdinez betea. Bizkaia mestizoa da. Eta gero eta gehiago.